Bixi Garmendia San Sebastian
Urnieta (Gipuzkoa) (1916-2015)
Biografia
Urnietan jaio zen eta bertan bizi izan da beti. Aita herriko aguazila zuen eta ama, berriz, "telefonista". Ama bereziki langilea zela du gogoan; askotan, amak lanean laguntza behar izaten zuenean, hainbat baserri eta etxetara mezuak helarazteko lana jartzen zion Bixiri. Amak Urnietan pentsu-biltegi bat ere zuzentzen zuen. Oso txikia zelarik, herriko beste etxe batera eraman zuten Bixi bertako familia dirudunak haz zezan. Mikaela-enean ez zuen ezeren faltarik izan, baina hogei urte zituela handik ateratzea erabaki zuen. Ezkondu eta bost alaba izan zituen. Gerraurrean, Batzokiaren inguruan biltzen ziren beste lagun batzuekin batera antzerkian aritu zen, baina gerra hasi zenean, han bukatu ziren obrak.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
URN-014 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute