Irratia ezkutuan entzuten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-014-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 21a
- Iraupena: 0:00:59
- Erref: URN-014/027
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Kultura » Aisia » Hedabideak » Irratia , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
- Nola akordatzen zea gerra hasi zala edo, nola...?
- Ni ez nintzan, ni ez nintzan jun eskapa, nere ahizpakin ta dana. Beste anaiya ta ni geldittu giñan hemen bakarrik. Ez zitzaigun pasa guri. Ta hoik ibilli zian Frantzitik, Bartzelonan, ta leku guztitan ibilli zian.
- Ta nola konturatu ziñaten hemen hasi dala, o nola zeiñek esan zizuen o...? Ama're telefonista zenuen.
- Bai, bai, bai.
- Nola enteratu ziñaten gerra gertu zala, gerra hasi zala?
- Enteratzen giñan nun zetozten'e bai, nun sartu zian ta. Ordun'e radiyuak'e bazian, izkutatuta, baiño "por lo bajín", etxietan jarrita, ta handikan orientatzen giñan. Gabian dena argi guztik itzali ta zapiya jarri gaiñian radiyuai, ta han onduan, esaten zittunak aitzen.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!