Gerra hasierako akorduak

Felik gerra hasierako aireplanoak gogoratzen ditu. Solora urten eta bertan ezkutatzen ziren belarriak tapatu eta palu bat hagin tartean zutela. Isabelek Otxandioko bonbardaketako akordua du: kamioiak beraien etxe aurretik pasatzen ziren zaurituekin, Izurtzan egon baitzen gurutze gorria. "El abuelo" hegazkina. Karrantzara joan ziren ebakuatuta, ganadu eta guzti trenez joan ziren denak.

Gerra hasierako akorduak Felik gerra hasierako aireplanoak gogoratzen ditu. Solora urten eta bertan ezkutatzen ziren belarriak tapatu eta palu bat hagin tartean zutela. Isabelek Otxandioko bonbardaketako akordua du: kamioiak beraien etxe aurretik pasatzen ziren zaurituekin, Izurtzan egon baitzen gurutze gorria. "El abuelo" hegazkina. Karrantzara joan ziren ebakuatuta, ganadu eta guzti trenez joan ziren denak.
Hizlaria(k): Agirrebeitia Uribe, Isabel; Uribe Alberdi, Feli
Herria: Durango (Bizkaia)
Proiektua: Durangoko ahotsak
Elkarrizketatzailea(k): Andoni Barreña - Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
Data: 2010(e)ko maiatzaren 13a
Iraupena: 0:02:49
Erref: DUR-032/012
Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Transkripzioa

- Bueno aber, gero gerra hasi zanien, zelan enteratu ziñien zuek, gerra hasi zala? Zelan jakin zenduen?
- Feli: Aireplanuek etorten zien.
- Isabel: Hori baiño ariñau, baiña.
- Aeroplanuek. Zure lehenengo akordue da?
- Feli: Aeroplanuek ta etxetik urten, sartu zangan, palo bat ahuen ipini te belarridxek, itxi ta hantxe etzunde. Koitteuek! Ai, ai, hori akordetan naz. Beste zerik ez geunken, errefuxiorik. Solora juen, etxetik urten ta solora juen ta zangatan sartu. Ta ba honek itxi ezkero ta ahue itxi ezkero, errementeu eitten zala- ta palo bat ipintten oskuen ahuen. Ta belarridxek itxi ta hantxe. Hori bai, hori akordeten naz.
- Isabel: Ni gogoratzen naz, korreoa jueten zan Bittoridxara; ta ez zan bajatu eta ez eban igon. Ta ordun esan abien, gerriek urten dauela ta ez dala pasetan Irundik korreue, ta holan.
- Ta gero handik egun batzuetara?
- Isabel: Otxandidxoko bonbardeue.
- Eta zer dekozu akorduen?
- Isabel: Bueno Ba nik Otxandidxoko bonbardeuen akordue deket, zelan bajatzen zien, kamioiek hasi zien bajatzen. Ta han gure etxien, holan eskillerak igon ta leku altue eon zan. Ta ikusten zan dana. Ganera igon gañun ta kamioiek pasetan zien ta han, zerak, zelan da? heriduek-eta. Izurtzan eon zan, han txaletien zera, Cruz Rojie edo hori. Ta han be geratu zien ta horrek. Ta gero ba jentie hasi zan esaten ba zelan Otxandidxon zelako bonbardieu dabien ta holako gauzak.
- Hori izan zen gutxi gorabehera, hogeta bixen?
- Isabel: Bai. Klaro.
- Eta zure gurasuek, aittek eta amak, ze esaten abien gerra dala- ta? Goguen dekozue zeozer edo ez dekozue? Zer esaten abien eurek…
- Feli: Bakit airoplano bat etorten zan eta hari, zelan esaten otsien, izena?
- Isabel: “El abuelo” edo zelan esaten? Ez.
- Feli: Bai, horidxe pentseten dot. Ta baju-baju etorten zan ta harek metrailleua-ta, “ta-ta-ta-ta”. Ta estaziñue, dana apurtute, bueno. Bilddur bat, guk han! Diñotsut, gure bizimodue zangan sartute ein gendun. Eta gero ba jun giñien; jittanuen moduen iguel- iguel-iguel.
- Isabel: Zu karrantzara lelengo,, ez?
- Feli: Enbarkau behidxek eta astue ta danak bagoietan, gu sartu lau umiok ta Juanek eskapau. Juan falta, nik ez daitz nora martxau aben. Aittek be trenetik urten ta Juanen atzien. Ez dakit nun topau abien ta gu Bilbon. Txopitteneko amama-ta mantak ipiñi lepotik-eta. Beste estaziño batera. Karrantzara joan giñien.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia