Soraluze (Gipuzkoa)

Gerra garaian soldaduak herrira heldu zirenekoa

Gerra garaian soldaduak herrira heldu zirenekoa Juanek 9 urte zituen gerra hasi zenean eta ondo gogoan ditu Eibarko eta Gernikako bonbardaketak. Soldaduak herrira heldu zirenekoa kontatzen du; gauez heldu eta goizean Juanen etxera joan ziren gosaltzera. Soldaduak 7 hilabetez egon ziren inguruko mendietan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Juanek 9 urte zituen gerra hasi zenean eta ondo gogoan ditu Eibarko eta Gernikako bonbardaketak. Soldaduak herrira heldu zirenekoa kontatzen du; gauez heldu eta goizean Juanen etxera joan ziren gosaltzera. Soldaduak 7 hilabetez egon ziren inguruko mendietan.

Transkripzioa

J - Gero gerria, zazpi hillebetian egon zuan hemen frentia.
Egoitz - Ezagutu zenduen haura?
J - Gerria? Beratzi urtekin lehelena. Ta gero haura amaittu ta gerra mundiala.
Egoitz - Ta gerra denporakua ze akordatzen jatzu zeuri?
J - Asko neri. Eibarko bonbardeua eta Gernikakua eta. Gernikara abioiak pasatzen danak oindio begixen aurrian ikusten jittuat.
JL - Hirunan-hirunan.
J - Hirunan-hirunan. Lau terdiak hortara, goittik behetik.
[...]
Egoitz - Ta orduan ze, bildurra zertzen zan?
J - Bildurra? Hoixe! Ezkutau nunbaitten aguro!
Egoitz - Hemen be bai? Edozein tokittan?
J - Hemen ez, hemen ez, hemen Untzeta gain inguruan so(r)uan hor geratu zittuan zazpi bonba edo.
JL - Bonbak.
J - Kaiñonazuak edo balazuak ikutu dotsa abioiari ta fuera karga! Zoian tokira. Oindio hor egongo dittuk pare bat edo enterrauta.
Egoitz - Esplotau barik?
J - Bai. Lehen estakak sartzen jittuen haren parian. Gehixao ez nok akordatzen.
Egoitz - Ta gero soldauak edo etorri zianian akordatzen zara?
J- Puff... Bai ondo! Illara galanta markau zuan Ipiñarrittan behera! Bakoitza linterna banakin.
JL - Haura zuan kuadrillia. Erreketiak...
Egoitz - Gabez?
J - Gabeko hamarrak inguruan.
JL - Erreketiak zittuan txarrak. Falangiak hobiak.
J - Ipiñarrittan geratu zittuan mordo bat. Hurrengo goizian gurera armozutara. Lehenao asko euan ta! Ta pagau la puñetas!
Egoitz - Ta zenbat denporan egon zian?
J - Zazpi hillebete terdi.
Egoitz - Egon zian soldauak herrixan?
J - Herrixan? Mendixan, Karakaten ta.
Egoitz - Zazpi hillebete egon zian?
J - Legardan ta, Mendotzen ta, San Marzialen ta, hor, gero mendira, hor San Marzialgo [bide horrek] hor gaillurrian danian.
Egoitz - Ta zazpi hillebete egon zian, e?
J - Bai. Eguna dok, "veintiuno de" setiembrian sartu zittuan, ta urten ei juen hillan "veintiséis de abril", ala "veintisiete", etxakixat zer zuan.
Egoitz - Ta ze zeren, bando bat hor Karakaten ta bestia nun zeuan?
J - Illordon. Illordo mendixan.
Egoitz - A bai?
J - Bai.
Egoitz - Irure zerian?
J - Hementxe gaiñian danian. Hortik, Azkonabittatik Intxortara.
Egoitz - Ta hor ze izeten zan, alde batekuak bonbia batera ta bestiak bestera?
J - Ta tiroka.
JL - Alkarri!
J - Diania be bai. Akordatzen nok ni. Egun baten, diania.
JL - Aldasoko andria be garbittu juen.
J - E?
JL- Aldasoko andria be garbittu ebela.
J - Orduan bentanan.
JL - Bentanan.
J- Bentanan, Mendoztik. Bentania zabaldu enda argixa ta "dale".

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia