Urretxu (Gipuzkoa)

"Nazionalak" sartu zireneko estualdiak

"Nazionalak" sartu zireneko estualdiak <p>Gerra denboran, etxetik hurbil dagoen zubia bota zuten dinamitaz milizianoek ihesean. Etxera etorri zitzaizkien dinamitatzaileak, leherketa entzungo zutela esanez. Anaia aurrera joan zen "gorriekin". Milizianoek etxetik atera eta aurrera eraman nahi izan zituzten, baina Deskargako lehenengo baserrian geratu ziren, eta laster itzuli ziren etxera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URR-033-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra denboran, etxetik hurbil dagoen zubia bota zuten dinamitaz milizianoek ihesean. Etxera etorri zitzaizkien dinamitatzaileak, leherketa entzungo zutela esanez. Anaia aurrera joan zen "gorriekin". Milizianoek etxetik atera eta aurrera eraman nahi izan zituzten, baina Deskargako lehenengo baserrian geratu ziren, eta laster itzuli ziren etxera.

Transkripzioa

- Ta aittau dittuzu lehenago, gerrako kontuk. Anaia nola egon zan kanpon, ta zuk nola bizi izan zendun gerrako garai hori? Nola gogoratzen dezu?
- Guk, hemen ez da ezer pasau. Hor goyan bi tiro bota zittuen, bai, eta gero, berriz, tiro horik bota ta hemen bi lagun edo hil zittuen.
- Herrin bertan?
- Bai, bai. Ta gero gerrea, hori, hasten ari zala, Nazionalak ba ete zetozen, ta Argixao bakizu nundik daon? Gure basarriya aurretik pasau zien, ta soldau ta danak, ezta? Eta han zubi haundi bat dago, Urretxu ta Legazpi dibiditzen dittuna, kamiñua, kamiñua baiño. Han jarri zittuen bonbak. Azpin errekea dao. Zan, aspaldi ez naiz jun ni, pena ematen dit eta. Aspaldin jarri zittuen bonbak, eta horik, han bonbak ipiñi zittuenak jefek zian, hantxe gure basarrin goian bizi zian bi gizon. Bat zan Baskotako fatoria eta bestia, mozua zan. [...] Baskotakok, zuk ez dezu ezagutu, [...]. Eta harek esan zien gure amai eta etorritta, sapayan azpiyan jartzeko, ez zitzaten ezer´e pasauko. Tiro haundi bat bota behar zuela ta.
- Haiek abixun etorri zien?
- Bai, gure etxea etorri zian. Eta gu, ni, ahizpa ta ni, ba jun giñan han Benta. Zuk ez dezu ezautu han etxia, oin zea dao han, garajia edo ez dakit zer daon. Han Benta-etxe bat zan eta han bizi zian Goldenekok eta beste famili bat [...] Gero Eibarrea jun zian tabernia jarri zuen han ta. Gero, gero e? Ta amak esan zigun, umek txikik zeuzkien ta, "kasoiezue ume hoiei, erak etxea jaso pixkat ein arten”. Gizon haiek jun zian ta gure anaya´re haikin jun zan, aurrea, gorrikin. Eta gero ba, guri etorri zitzekun han, bi, hola, gu nexka koxkorrak, gu biyok, bi ahizpa... Ahizpa ta ni.
- Baserrin zendetela etorri zitzaizuen bat?
- Guri ez, baiño han zeren andrai, gizona jun egin zitzaten andrai. Guk aurrea jun behar gendula, gorrikin, "nada, nada, aquí tenemos el camión y fuera. Ahí adentro y adelante vosotras tambén". Ta hor andra batek esan zion, ba gurekin zeonak, pues zela jungo giñan ume haik danak eta, gizon danak han jun ziala, han ziala, junda. "Nada, nada, a fuera" . Ta bat, Goldeneko hori, pixkat frente jarri zan, ezetz. Ta holaxe, "si no" umia zaukan, Juan Mari ezagutzen dezu? Goldenekon, e, hori mutil koxkorra, urte beteko mutil koxkorra zeukan. "Si no sales, pun te voy a hacer" ta bota eingo zion gaiñea! Beharko erten! Ta halaxe kamiñon jun giñan aurrea.
- Ta noa nahi zizuen eraman ba, aurrera?
- Ba, gorrikin. Haik Milizianok zian, gorrittakok zian haik, han zebiltzenak. Ya azkeneko ta zean zen, hor Argixaotik ya tirok aitzen zian. Bazetozela Nazionalak, entenditzen? Eta gero, ba, jun egin behar ba gu´re aurrea. Ta gu biden gindoazela kamiñon, hortxe, ba, Benta hori zan lekutik pixkat aurreatxon, kriston tirua. Guk atzea etorri nahi ta "ez", bueno ba, klaro ezin giñan etorri, ezta? Gure [...] Ta hala, Deskarga aldea, lehenengo basarriya zan ezkerreta, ta hangok, tiroa aittu zuen harek´e ta, ba gu han ikusi giñutzienen ba, zer pasatzen zan. Ta esan zuen iñok, lagatzeko sartzen haik aurrea eraman nahi zuela ta. Ta halaxe hango aitta erten zun eta esan zien Miliziano horiei, familikok giñala ta lagatzeko han zeatik gure danak aurrea junda ziala ta. Ta haretxek salbau giñuzen, hantxe geatu giñan gu. Haien, jun zianan andrak eta ahizpa ta ni.
- Ta Deskargako baserrin geau ziñeten ordun zuek?
- Bai, lehenengo basarrin, Deskarga bea, ta hantxe. Fermiñene zon izena. Bota in zuen gero. Eta gero handik ordubetera o hola, gure aitta ta ama ta erten emen zuen aber zer zea, eta ez guren, ez Bentan, Benta zan beste etxia, ez Telleri, ta iñun ez zeon iñorre. Ta, ze pasa ote zan. Ta gure aitta hori Deskarga aldea. Pozik ikusi gendun guk aitta bazatorrela gure billa ta esan gendion "baiña aitta zela? ez dakizu zer asko ze pasau dan, tirua", "aittu deu tirua, tiro haundi bat bota due eta... Ala! Oin etxea juteko esan digue Milizianok, ertetzeko esan". Han sapai azpin eoteko esan zienak "ya podéis venir". Baiña aitte larri aurrea, zeatik militarrak ya bertan zian. Ta hoixe izan zan hemengo zea.

Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia