Urretxun bederatzi pertsona hil matxinatuek
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URR-033-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Salbakonduktoa behar zuten herrira joan izateko. "Nazionalek" bederatzi lagun hil zituzten herrira sartu zirenean. Izendatu egiten ditu. Nazionalistak izateagatik hil zituzten. Senarrak bi gizon ikusi zituen Legazpi aldean bide bazterrean hilda.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko urriaren 07a
- Iraupena: 0:02:33
- Erref: URR-033/008
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerran hildakoak eta zauritutakoak , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- Bai, eta gero ba kalea etortzeko gu, Ipiñarrieta [...] nun zan bakizu, ezta? Ba han salbokontuktoa eskatzen ziguen, Eibarren eitten zuen.
- A bai? Ta salbokonduktoa, hori nola eskatzen zuen?
- Salbokonduktoa hartu behar izaten gendun.
- Zer zan hori, salbakonduktoa?
- Ba, karnetan, "por ejemplo" e? Ba holakoxe bat. Ta gero ba, handik egun gutxitta sartu zian ta hemen beatzi lagun hil zittuen. Hok sartu zianen. Ba hemen Urretxun bertan Benantzio Eguren, gero sekretarion semia Belaustegi, Martin Zabaletanekoa hiru, Gabilondo lau, [...] Aranburu bost, beste bat Morenitana sei. Eta gero bestek hemengok zian, baiño oin ez naiz akordatzen ia oin zeintzuk zian bestek. Beatzi lagun hil zittuen.
- Eta nun hil zittuen, hemen, herrin bertan?
- Ez, iñok ez zittuen gehiago ikusi.
- Ez e? Ikusi´re ez.
- Ezer ez. Erak jakingo due noa eraman zittuen edo ze in zien.
- Eta, eraman zittuenen ta, ikusi zuen nola eramaten zittuen?
- Hoixe ez dakit zela eramango zittuen. Horik gauen edo halakon baten eramango zittuen edo. Bat zan Benanzio Eguren hori, ba beste lanik ez zon eitten horrek, ehiz txakurra eukitzen zon, ta jaietan. Nazionalistak zian ba, horik. Ta horreatixek hil zittuen horik. Danak zian horik nazionalistak. Ta ordun nazionalistak gorrik baiño okerrago tratatzen zittuen, e? Bai, bai. Hoixe. Ba hoixe izan zan. Ta hura zea, oso gogorra izan zan beatzi lagun hemen hil zittuenen. Zeatik gizonak izan zian pake oso, iñokin ezertan sartu ez zian gizonak.
- Bai, e? Nazionalistak izateagatik?
- Nazionalistak zian, bai.
- "O sea que" egon zan pena momentu bat.
- Hombre, hoixe. Hola, gizonak hola eraman ta hiltzia? "Hombre". Ta hemen gehiaotan pasau zan. Gure anaiak behorrak eukitzen zittuen, asko gaiñea, ta juten zian ikustea. Aizkorrin ibiltzen zian udan, ta erak bizikletan goizen zijoztela kamiño baztarren billau zittuen bi gizon hilda.
- Nun, Aizkorrin?
- Kamiñon, Legazpiko biden. Legazpiko biden, bai. Eta haik´e ba, Legazpikok ez zian. Beste nunbaitekok izanda, hortxe etorri, ta hil egin zittuen ta kitto.
Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!