Donostia (Gipuzkoa)

Ondarretako kartzela III

Ondarretako kartzela III <p>Zarata gutxiago ateratzeko, presoak matxetearekin hilko zituztela esan omen zion neska bati errekete batek. Uzkudun boxealariaren kontuak: falangista jantzita ibili zen Donostian. Salbatu ere egin ote zituen batzuek. Matxain toka jokalariaren anaiak nola egin zuen ihes.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-020-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zarata gutxiago ateratzeko, presoak matxetearekin hilko zituztela esan omen zion neska bati errekete batek. Uzkudun boxealariaren kontuak: falangista jantzita ibili zen Donostian. Salbatu ere egin ote zituen batzuek. Matxain toka jokalariaren anaiak nola egin zuen ihes.

Transkripzioa

- Hor lehen ere esaten hasi naiz ta, hor eoten zan neska, emakume bat, ez dakit Tolosakua o nungua zan ta eoten zan laguntzen, neskame egoten zan hor zeian. Ta gaztiak eta lehen esan dizugun reketiak eta haik'e gaztiak eta neska horrekin, bakizu, gaztiak zer dian, hizketan ta zeian ."Bai, bart arratsian'e in dezue zeian" eta esan emen ziyon, "ba gaur gabian matxetez hilko ditugu hor! Soiñuik atera gabe". Halaxe zan. Ni eskolan hamaika urterekin geatu nintzan, esaten diyozun bezela, hauek soldadu eramanda. Ta orduan ein zazu Francoen jendia, Uzkudun aitua izango zenduen, boxeadoria izandua, Uzkudun, [...] ta hua falangista jantzia zeian, ta falangistakin, ta kartzela aurrian. Ta esaten zuen, esaten zuen, nik ez nun ikusi, ta ez dakat esateik, ta ukabilka're hil izandu ditula. Esaten zuen, nik ez det ikusi. Baiño falangistak han zien, bai.
- Bai, tanke baten giñian exerita sartu zan Donostira. [...] Baiño harrek ez dakit beak [...] ez zun, baiño salbatu asko. Zepai bertsolaiyan oso laguna zan, ta Zepain bitartez askoi biziya salbatu ziyen e?
- Zenek?
- Uzkudunek.
- Salbatuko zizkin bere aldekuak! Nik ez dit esaten, esaten zuena. dana txarra dunik ez dik. Baiño hua zeian sartu zienian, ta nere laguna hil zan: Lasarte, Pedro Lasarte. Ta hoik zian txirain, oain bado zea, "Txirain berri" sozidadia edo hor Antiguan, hor harren izenetik eta zeian. Haik goiko baltzara, Aiete goiko baltzara ta juten zian jolasea ta zeian, ta nola etorri zan Uzkudun hoi beste batzukin ta "hi!"... Harek hizketa zun boxeadoriak dun.... Hola hitz eiten zun harrek, eta "hi! Tximino, tximino, apaiza nun ziok? Apaiza nun ziok?", ta apaiza elizan aurrian, han Aieten, ta apaiza nun dan. Apaizak alde iña. Baiña apaizan billa. Haik harrapatu bazuen apaiza, zea ingo ziyoten haik, hil.
(E)- Apaizan billa?
- Apaizan billa.
- Hiltzeko.
- Ez, zea, zea iteko! Zea hor bestia famatua zan bertsuak eta jartzen zitun zeak beste, kauen, zein zun bere izena,...yo! Nola zan, tokaiya... Matxain! Matxain. Ta anaiyan billa anaiyan billa ta jun, eta ate batetik eta goi etxian atzetik salta in ta artuak (udara, klaro, udara izango zan ta), arto tartetik eta nunbait alde in ta ez zuten harrapatu. Gero Frantzin hil zala uste det hua, anaiya. Frantzia edo alde egin zun.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia