Urnieta (Gipuzkoa)

Baserritarra hil, espioitzat hartuta

Baserritarra hil, espioitzat hartuta <p>Behin, Kontxita anaiarekin batera joan zen komentura kuxkuxean, eta ikusi zuen nola sakristiako arropak eta gauzak botatzen eta apurtzen ziharduten Frente Popularreko soldaduek. Espioia zelakoan hil zuten baserritarraren kasua.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-017-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Behin, Kontxita anaiarekin batera joan zen komentura kuxkuxean, eta ikusi zuen nola sakristiako arropak eta gauzak botatzen eta apurtzen ziharduten Frente Popularreko soldaduek. Espioia zelakoan hil zuten baserritarraren kasua.

Transkripzioa

- Eta haik, ni goatzen naiz nere anai batekin, nik hamar urte ta eskutik nola eaman niñun. Ta komentu hartan nola ai zian danak harrika botatzen, Sankristiko jantzi guztik, platera guztik txikitzen. Ta denak ai zian, zeatikan ia Andoaiñea bazen beste reke soldaduk. Baiño soldaduk zian denak, bakizu obligatutakuak. Nere anaia're hemezortzi urtekin jun zan eta dena txikitzen. Eta ni, nere anaia eskutikan biyok nola egondu giñan. "¡Esto fuera!" esaten zun, "¡Esto fuera! y ¡Esto fuera!". Eta geo, klaro hemendik alde in zuen. Ta geo, gizon bat hemen, basarriko gizon bat bazan Belauntzan, "esto" Urbanetakoa eta basarritarra. Eta basarritar hoi [...] txekorra saldu omen zun. Eta jun zan Lasartea kobratzea eta Frente Popularrekuak eo dalakuak bidian topatu ta ispiya zala iruittu ta hil in zuen. Ta hemen atarin eukitzen zan, horko komentun ta ume guztik bueltan hari beida. Ta gero enterratu zan baatza batian. Ta geo eaman zuen baatza hortatikan kanposantua, baiño baatzan enterratu zuen. Baiño hua nere ama ta izeba ta gu, gure billa. Umiak eaman itten zittuela ta gu ez giñala agiri ta noizbaitte billatu giñuen-ta.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia