Zumaia (Gipuzkoa)

Erreketeek Oikiako apaiza eraman zuten; haren pistolaren anekdota

Erreketeek Oikiako apaiza eraman zuten; haren pistolaren anekdota Gerra hasi zenean, bera mutikoa zen. Mendi gainetik erreketeak azaldu omen ziren lehenbizi. Beren martxan zetozen soldaduak eta pasaeran baserrietan jatekoa lapurtzen zuten. Gogoan du nola komandanteak pistolarekin mehatxatuta eduki zuen Oikiako apaiza, frontoi parean. Azkenean, eraman egin zuten. Apaizak pistola utzi omen zuen elizako aldarearen atzean eta sakristauak lurperatu egin zuen. Berak nolabait enteratu eta pistola lurpetik atera eta urteetan etxean eduki zuen gordeta.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-010-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra hasi zenean, bera mutikoa zen. Mendi gainetik erreketeak azaldu omen ziren lehenbizi. Beren martxan zetozen soldaduak eta pasaeran baserrietan jatekoa lapurtzen zuten. Gogoan du nola komandanteak pistolarekin mehatxatuta eduki zuen Oikiako apaiza, frontoi parean. Azkenean, eraman egin zuten. Apaizak pistola utzi omen zuen elizako aldarearen atzean eta sakristauak lurperatu egin zuen. Berak nolabait enteratu eta pistola lurpetik atera eta urteetan etxean eduki zuen gordeta.

Transkripzioa

- Hamengo gerran hasieran, gu mutil koskorrak giñun. Kao, geo gerrak urtiak pasa zixkiñ…
- Bai.
- […] gero. Baiña hasiera lehenotik eman ziñ.
- Bai, bai, bai.
- Hor, oan, goian, mendi horren gaiñian piñuak eta ikusten dittuk?
- Bai.
- Hor gaiñian naparrak azaldu hittun lehendabizi.
- Reketiak?
- Reketiak, lehendabizi, gu mutil koskorrak giñun.
- Eta hortik, e…
- Eta hamengo…
- Hortik […]?
- Hortikan geo Oikiya etorri hittun, hortikan, tropatan, ta. Gero hortik…
- Eta hamen, batallarik eta izan zan hamen Oikiyan? Ez.
- E?
- Hemen, reketiak eta sartu zianian?
- Ez, ez.
- Gerrarik ez, ez? […].
- Ez, ez, ez. Ez, ez. Kao, soldauak zean bezela, zeaka, haiek martxan zatoztinak gosiak eta. Oillatokittan ta in ziyen zeoze, aberiya, oillo batzuk harrapauta ta. Nik goguan zakat Oikiyako frontoian ordun zeon apaiza komandantiak, numero tresen parian, jata tirillak eta danak kendu zixkon ta, pistolakiñ apuntatzen eon zala, bertan hil behar zula ta. Ta ez ziyen bertan hill. Zumaira eaman ziyen zeak, hiru soldauk, bi alde banatatik ta beste bat atzetik. Karo, hori… Oikiyan ordun zeon apaiza.
- Eta apaiza zeaitik eraman zuen?
- Apaiza oiñez eaman ziyen… Zeatik?
- Ez, ez, zeatik.
- Beste koloreko zalako.
- Gorriya ez zan izango baiña, ez?
- Gorriya o… Ordun bi kolore bakarrik hittun. Oaiñ milla kolore zabek, baiño ordun…
- Alde edo kontra.
- Ordun gorriyak eta karlistak [uste det] izaten zuan ordun. Ta hori nola eaman zan […] nik. Ta harek, […] ta!, harek laga zun pistola, pistola bat zakan apaizak, altarian atzeko zean laga ziñ. Ta sankristauak enterrau in ziñ. Ta nik in nin billau. Ta nik euki niñ igual pistola, pistola, holako pistola txiki bat, haren pistola, euki nin igual hogeita hamar urtian gordeta.
- Gordeta.
- Itxian ez dakiyela. Iñoi esan gabe, neu, neu bakarrik. Hori lehengo baserri zaharrian, ganbarako habe haundi batian. Ordun holako habe haundiyak hittun, biga haundiyak. Haietako baten gañian eukitzen niñ pistola hori, bere kargadoria kargauta, ta balak […] euki nin, ta. Geo ez zekit nola dan… Etxia bota gendunian, han beheko basarri zaharra bota gendunian, nei akordau o. Kao, han eukitzen ninian ez nion kasoik in, ta. Ordun […] seguru asko hor enterrau ingo huan hua, pistola hua, baiño. […] gustatu iten zeai eukitzia […] oaiñ.
- Eta Oikiyako apaizana zan hori.
- Ba, bai. Oikiyako apaizana.
- Ta nola enteratu ziñan zu bertan enterratuta zeola, edo sakristauak ezkutau in zula?
- Sankristaukiñ administradoria eo, sankristauakin… Kao, gu mutil koskorrak belarriyak zorrotzak genduzkan ordun, ta eozer gauza jaso iten giñun. Ta ni enterau eo. Ba, haiek konbersaziyua eukiko zuen baten batekiñ harek, ta…

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia