Errenteria (Gipuzkoa)

Gerra Zibila hasi zenekoa

Gerra Zibila hasi zenekoa <p>Hamabi urte inguru izango zituen Maritxuk Gerra Zibila hasi zenean. Ongi gogoan ditu erreketeek Errenterian egin zituzten sarrera saioak, eta baita osaba-izeben baserrian milizianoak nola egokitu ziren ere. Behin soinean zeraman jertse gorri bat kendu omen zioten eta bandera moduan eduki omen zuten teilatuan. Anaia eta ama bizitza galtzeko arriskuan ibili omen ziren, ganaduari bazkatzen emateko borroka piztua zen tokietatik igaro behar izaten baitzuten. Gerraren kontra dago Maritxu, senideen artean sortzen dituen hausturak penagarriak zaizkiolako, batez ere. Dena den, gerrate zibila bukatu eta gerraostea gogorra izan bazen ere, euren etxean diktadura urteak bakean eta lasai igaro zituztela dio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hamabi urte inguru izango zituen Maritxuk Gerra Zibila hasi zenean. Ongi gogoan ditu erreketeek Errenterian egin zituzten sarrera saioak, eta baita osaba-izeben baserrian milizianoak nola egokitu ziren ere. Behin soinean zeraman jertse gorri bat kendu omen zioten eta bandera moduan eduki omen zuten teilatuan. Anaia eta ama bizitza galtzeko arriskuan ibili omen ziren, ganaduari bazkatzen emateko borroka piztua zen tokietatik igaro behar izaten baitzuten. Gerraren kontra dago Maritxu, senideen artean sortzen dituen hausturak penagarriak zaizkiolako, batez ere. Dena den, gerrate zibila bukatu eta gerraostea gogorra izan bazen ere, euren etxean diktadura urteak bakean eta lasai igaro zituztela dio.

Transkripzioa

-Ta zu akordatze zea gerra nola hasi zen?
-Bai. Gerra hasi zanian nik hamabi urte, hamabi urte... Bai, orduan, bai, martxuan, osea, apirillan in nun, ta gerra hasiko zen, pues, en julio. Bai. Nola Errenteiyan izan genittun, gerra, osea, bai...
-Zer gertatu zen Errenteiyan?
-Errenteiyan ze gertatu zen? Gauza pranko. Uain; danak esatia ba... Gue familiyak'e sufrittu zun. Odolian. Ta ez dakit komeni den esatia.
-Ez badezu nahi ez. Ze jun zian soldadu? Ala bestela...
-Eh?
-Soldadu ta ibili zian? Soldadu junda?
-Oh, soldaduak, jesus! Itxian! Gue ama gaixuak makina'at erropa garbitu ziyoten! Zea, milizianuak: ke moruak heldu ziala ta, zea, petxuak ebakitzen zittuztela ta, gezurra! Sartu zian trankillamente! Lehendabizi sartu zian, zea, herriyan [...] hola menditsu, bueno menditsua edo, ta han in zuten, atzea joan behar izandu zuten. Ta hil zian sei edo zazpi errekete. Eta bat geatu zen hanketik erittuta, nere aitona ta amonaren basarriyan. Aurrea joateko gauza etzelakoz. Ta nere izeba gaxuak, [...] gixaajuai ze ingo ziyon! Kafesnia eman, ta geo [guek] kura in. Eta gizaajuak sos zittun sosak nere izebari eman ziyon, hiltzen bazuten'e meza ateratzeko. Ta geo milizianuak eta gudariyak eta danak nahaste'zian, in zian baserriyan jabe. Asturianok'e bazian. Biño Errendeiko jendia're bai ta... Eta oyian, batzuk nahi zuten hil. Beste batzuk ez. Been artian diskutitzen. Eta atzenian in zuten hil. Nik aittu izandu dut, erittua, ezin dala hil. Geo, igual gizajua hankian, hankian zea, bala zulakoz aurrea joan ezik. Ta geo, hil zutenian, pues, gorputza in zuten zakurrak bezela kanpoa bota ta han... Ta nere izebak, nere osabak, nere amari esan ziyon: leheno, nere osaba ona izan baldin bazun beretzako, faborez, hango mutil gizaajo hua handik biltzeko. Ta bildua zeola. Ta nee amak esan ziyon etzetz. Bea orduan handik heldu zela, eta hua han zeola. Eta baserriya pues, eondu zen milizianuan mende, eta ne izebak, gertatu zen familiya izatia. Ta nere izebak nahi zun ikustea juan. Ta bea bakarrik juan gabe, esan [niñu], esan zian neri aber galdetuko niyon. Ta ni joan nitzan jerse gorri batekin. Eta izate izan behar izaten zan, harrea joateko, zea, kontrola pasa behar zan. Ta ayuntamentura joan ta txartela bat atera. Eta kaletikan, pues, bastante, bai, zenbat denboa egongo da baserriya hua? Este... Geo juan zian milizianuak. Aber baserri harta joan giñan emakume bat neska koskor batekin, jerse gorriyakin. Ta nere jerse gorriya banderaz eondu zen tellatuan! Horrebeste denbuan! Nola... Ze nahi zu? Nere jerse gorriya bandera jarrita!
-Milizianuak bandera moduan jarri zuten...
-Esan dizut ba! Milizianuak, eta gudariyak eta danak alkarrekin zian. Ez, asturianuak'e bai. Zergatikan nere ama ta nere anaia, klaro, osaba ta izeba, berriz, han balak baizian, balapian, ta han ez eotetikan, pues, kalea jaitsi zian. Ta, baserriyan, badakizu, behiak eta ganaduak, ta jaten eman behar! Ta nere anaia, hamabost, hamazazpi edo hamasei urtekin, joaten zen ta nere amak, bakarrik utzi gabe beste [biak], iten zion lagundu. Ta eunero joan behar izaten zuten zergatik jaten eman, esnia jaitsi, ta gauzak iteko. Ta aitzen zian balan soñua beak aitzen zutela! Baiño, ez pentsatzen! Ez konprenditzen... Ta holaxen, bai.
-Arrisku haundia.
-Arrisku haundiya. Bai. Arrisku haundiyan ibilli zian. Eta, barkatu, ..., e... Geo behintzat denak bizitu giñan erdiko kalia hortan. Eta geo, hurrungo sarrera in zuten, lehendabizi, ez dakit /eztakit/ ze hilletan zen... Geo in zuten berriz reketiak, berriro, ta in zian el trece de septiembre, sartu. Ta haik sartu zianian, pake-pakian. Han [etzan deus'e] gertatu. Ayuntamentura joan zian, ta bandera espainola jarri zuten... Ta han etzen ezer'e gertatu. Ta elizan, parrokiyan, milizianuak eondu zian. Gu lehendabiziko gauza, ni bezela beste asko, ni umia nitzan biño, bestiak egitten zutena! Zea, eliza joan, eliza garbittu, hurrungo egunian meza emateko moduan jartzeko. Eta hala. Ta haik reketiak! [Iñoi] deus'e in! Kalian kantari ibiltzen zian gizaajuak! Ta guk amistadiak in genittun! Baakizu. Ni mintzat... Guen gerra hoi izandu zen. Geo, pues, anaia're gerra joan behar izandu zun, hemezortzi urtekin, ta nere ahizpa bat'e, gaixua, [zeruan] gerta dedila! Biño hemezortzi urtekin, itxe batian eskailerak fregatzen ai zala, interina, hua're kartzela eaman zuten. Ta Errenteriko gudari batek. Ezaunak. Ta geo, eon zian, eon zian zentro liberalian. Ta itxetikan otordua-eta ematen zitzaiola. Ta gue ama, nere ama, bere ama, pues juan zen bazkaiyakin beti bezela, ta han etziala. Ui, nun dia! Nun zian jakin ez! Geo enteratu zian, edo enteratu giñan, barko zahar batian Donostira eman zittuztela. Ta euki zittuzten barko zahar batian Donostia, oi Donostian... Bilbaoan, gaixki esan dut: Bilbaoa.
-Hori zure ahizpa?
-Bai. Nere ahizpa. Ta nere ahizpa bezela, beste Errenteiko geyo're. Zergatikan oain esaten ai dia alleka bateko kontuak. Biño bitakuak jakin ber dia. Gerra gauza tristia da. Nahiz batentzako, ta nahiz bestiantzako. Zergatikan izaten da alkar ezin ikusiya, zea eztakit zer, baakizer, heriyotzak... Nik hoi esaten dut: gauza oso gauza tristia da. Ta batez ere hemengua; senide artekua. Senide artekua, hoi zen gauza tristia. Eta geo, Frankok, nola ez dakit nola moldatu zen, in zun konbeniyo bat, ta etorri zian kartzelatikan, bueno, kartzelatikan ez, barkotikan, el once de octubre. Nuestra Señora de Begoña. Hua poza! Hua poza! Gaxuak! Ta Errenteitikan beste geyo're, gizonezkuak, eman zittuzten kartzela. Gizona gizaajuak, fabrika ta errosayua ta eliza beste kontuik ez! Karlistak zialakoz! Ta norbeak ez al du deretxua be opiniyua izateko? Ta in zittuzten bost hil! Asalto batian, en El Carmelo.
-Bilbon?
-Bilbaon, bai. Attona gizaajuak! Jesus! Edadekuak eh! Bat baserrikua! Bestia, fabrika, galleten lanian aitzen dana, bestia fabrika haundiyan, bestia mutil gaztia uaindikan, bai, zea, Hijas de la Cruz, Agustina hoiek baatzan lana iten ziyotena. Jende sentzillua! Haik'e han geatu zian! Ta beste asko, bueno, asko baitzian! Ta hoik ez dittuzte kontu hoiek esaten uain. Uain dana beste allekakua!
-Dena esan behar da.
-Nik hoi esaten dut! Dena esan bihar da. Jakin bihar da. Nik konprenitzen dut. Nahiz alleka batian ta nahiz bestian, itten diala gauza asko. Horregatikan, gerra tristia da.
-Sufrimentua ekartzen du gerrak.
-Hombre! Ta geo, pues, gerran gertatzen dena! Geo dena mixeriya! Hoi bai, pasatu behar izan genittun, pues, gosia, dana razionamentua, pixkat altxa bitartian, baño geo altxa zanian gu primeran bizitu giñan! Pakia, berrogei urtian! Eta geo, eliza, aiba, zea, eliza libre! Eliza libre!


Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia