Antton Bereziartua Lizarza Txokolate
Donostia (Gipuzkoa) (1920-2010)
Biografia
Donostiarra, Antiguako Txokolatene baserrian jaioa. Sagastizar zen baserriaren benetako izena, baina denek Txokolatene deitzen zioten, familia jatorriz Oriokoa zelako; Txokolate arraunlari famatua zen han, antza. Anttoni "Txokolate" esaten zioten. Bost urteko soldaduska egin ondoren, baserrira ezkondu zen. Bederatzi seme-alaba izan zituzten. Baserriko produktuak saltzen atera zuten bizimodua. Bederatzi esne-behi zituzten, idiak eta zaldia, txerri mordoxka ere bai. Urtean bi hiltzen zituzten. Ondarretako kartzelatik 100 metrora zegoen baserria, eta hango ibilera tristeen lekuko izatea egokitu zitzaien gerra sasoian eta ondorengo urteetan. Joxe Mari anaiarekin egin genion elkarrizketa Anttoni (irudian, eskuinekoa).
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-020 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria - Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute