Donostia (Gipuzkoa)

Oinutsik ibiltzea normala zen

Oinutsik ibiltzea normala zen Arrantzale gutxi zegoen Antiguan; moilan zeuden arrantzaleak. Hanka-hutsik ibiltzen ziren; beraiek ere bai erriberetan. "Cariño" esaten ziotena ere beti oinetako gabe.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arrantzale gutxi zegoen Antiguan; moilan zeuden arrantzaleak. Hanka-hutsik ibiltzen ziren; beraiek ere bai erriberetan. "Cariño" esaten ziotena ere beti oinetako gabe.

Transkripzioa

- Arrantzaliak?
(E)- Bai.
- Hemen ez da arrantzaleik, hola itsasuan ta ibili danik eta ez dao. Kaiñabelakin ta hemen bazian batzuk zeian ta ibiltzen zianak, Ondarru ta, baiño hemen inguruan...
- Gure gazte denboran arrantzaliak danak kaiyian hankutsik ibiltzen zian, hankutsik.
(E)- Hankutsik?
- Ta ni're bai, beti, erriberan beti hankak bustitzen zian ta beti hankutsik.
- Hemen basarri txiki bat bazan hor, zea, "Barraka" deitzen geniyon, ta mutilla haziya zan, "kariño" geitzen giñon. Zan Pedro zun izena, ta hua beti hankutsik ibiltzen zan: kalian ta zeian, ta beti hankutzik ibiltzen zan. Ta honen edadekua e? Ez da... Honen adiñekua zan. Ta gu're bai, ta aita ta're bai, ta baratzan ta gu're bai oiñutsik asko ibiltzen giñan. Ez oiñetakoik ez gendulako, e? Baiño, ohitura... Hondar-lurrak zian hemen, hondarra bezelako lurrak eta zian. Ta aixa ibiltzen zan.
(E)- Hori baratzarako ona izaten da hondar pixka bat ez? Lurra...
- Bai, lur ariñak, lur ariñak dia, bai.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia