Oiartzun (Gipuzkoa)

Trajeak eta berokiak

Trajeak eta berokiak Arropa josteaz gain, plantxatu ere egin behar izaten zen. Izebak berezko dohaina zuen josteko, ez zuen inon ikasia. Aste Santuan, prozesiorako egiten ziren traje berri pila. Sortzez Garbiaren egunerako, berriz, beroki pila egiten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arropa josteaz gain, plantxatu ere egin behar izaten zen. Izebak berezko dohaina zuen josteko, ez zuen inon ikasia. Aste Santuan, prozesiorako egiten ziren traje berri pila. Sortzez Garbiaren egunerako, berriz, beroki pila egiten ziren.

Transkripzioa

- Eta biyek aitzen zin eakusten 'o nola banatzen zuten lana?

- Ez batek zekiyen... zea... bestia 're hor aitzen zen, elkarrekin aitzen zin, miño harek gehiyena plantxa 'ta horrela. Plantxako asko baliyo zun, arropa josi bakarra ez, plantxa 're in ber da geo! Entregatzeko 'ta. Bueno! Hor garaia hartan, esto, Aste Santurako 'ta ze traje pillak josten zittuzten. Ordun ez zen jendia sastreira joten. Komuniyuko 'ta, Aste Santurako 'ta, gizasemin trajik eta, gure izebak... iñun ibili gabia zen zea e! Ikasten. Berezko zea zun, berezko doaiya zun, izebak bai.

- Amakin 'o ez zun ikasi? Beak ikasi zun?

- Ez, bere-berezkua zun, oso, zea... eta zenbat gero, Aste Santuan, leno san zattut, trajik: Erramu Eguneko 'ta, zea prozesiyoa joteko 'ta... O! Ze kanbiyua gauzakin! Prozesiyo zea, Aste Santun, bueno!

- Ordun denak illunak ingo zin ba! trajik?

- E?

- Denak illunak ingo zin, Aste Santuko itten bazin?

- Ez, ez, ez, ez... grisa! Grisa gehiyena, rayatua 'ro lisua edo, grisa gehiyena.

- 'Ta askok traje bakarra izango zuten bizi guziko?

- Ordun ez zen... sastreira jende aberatsa jongo zin miño gaiñekun. 'Ta mutikozkorrak Komuniyuk zila... geo Eguarritan 'o zean Ama Birjiñ euna, Kontzeziyoko, zenbat abrigo jesus! Miño gau 'ta egun, hor, ui! Bizimodu latza! Negua 're? Oaiñ ez bezelakua 'ta teillatutik betti ziriyak iñak hola... teillatua genun libre, ez zea itxiya. Teillatua hau bezela, hola...

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia