Durango (Bizkaia)

Eskumako abarka apurtu eta bietan ezkerrekoa jantzi behar

Eskumako abarka apurtu eta bietan ezkerrekoa jantzi behar <p>Artilezko galtzak bere amak egiten zituzten. Futbolean eskumako abarka apurtzen zuten beti; hori dela-eta, hurrengotan bi hanketan ezkerrekoa jantzi behar izaten zuten ez zuten berriak erosteko dirurik eta. Zapatuetan plazan saltzen zituzten abarkak. Miseria handiak ezagututakoak dira. Baserritarren artean trukea egiteko ohikoa zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-027-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Artilezko galtzak bere amak egiten zituzten. Futbolean eskumako abarka apurtzen zuten beti; hori dela-eta, hurrengotan bi hanketan ezkerrekoa jantzi behar izaten zuten ez zuten berriak erosteko dirurik eta. Zapatuetan plazan saltzen zituzten abarkak. Miseria handiak ezagututakoak dira. Baserritarren artean trukea egiteko ohikoa zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta galtzak-eta etxien eitten zenduezan edo erosi-edo?
- Ez. Amak eitten abezan galtzak.
- Ardi laniaz?
- Ardi laniaz. Apur bat bastotxuek, baia. Honen ama zan galtzak eitten artistie. Felixen ama. Bai.
- Eta abarkak? Abarkak erosi?
- Abarkak askotan fubolien ibilitte, ezkerreko abarkak hanka bidxetan; ze eskumie apurtzen zan. Por ejemplo jeneralien ta beti ezkerrekue sanuaue. Ta ezkerreko abarkak hanka bidxetan.
- Hankako-miñe edo ez zenduen eukitten?
- Hankako-miñe ez euen orduen. “No, no había”
- Orduen abarkak erosi eitten zien, ein ez?
- Erosi, erosi, erosi
- Ta nun erosten zien abarkak?
- Plazan. Plazan zapatuetan eoten zien. Ni eindde nau: “Ama abarkie apurtute dauket eskumakue”. Ta: “Zapatuen ekarriko doaz”. Itxaroten zapatue noz etorriko ete dan ama. Ta “zer?”, ta “gaur abarkadune ez da etorri”. “Es porque no tenía”. Aza batzuk eta zera, oillasko batzuk-eta plaza eruen saltzen.
- Eta trukie ez zan eitten lehen?
- Ze truke?
- Abarkak trukeu oillaskoagaittik-edo?
- A bai. Esistitzen zan hori, baia konpradorie beti merkien. Beti: “oillasko bi abarkak ezin dotsuaz emon, hiru-edo izen biharko dau. Datorren zapatuen ekarko dotsut hirugarrena”-ta. Ta holako gauzak. “Miserables”.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia