Durango (Bizkaia)

Kapoia eta txitxarroa Gabonetarako

Kapoia eta txitxarroa Gabonetarako <p>Erregenetan iko-pasak eta jasotzen zituzten, galtza berriak izatea gauza handi zen. Gabonetan etxean hazitako kapoia jaten zuten. Behin kapoi parea hil zitzaien eta jan barik gelditu ziren. Txitxarroa asko jaten zen. Inguruetan sagar asko zuten, mota guztietakoak, eta horixe izan zuten postre.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-027-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erregenetan iko-pasak eta jasotzen zituzten, galtza berriak izatea gauza handi zen. Gabonetan etxean hazitako kapoia jaten zuten. Behin kapoi parea hil zitzaien eta jan barik gelditu ziren. Txitxarroa asko jaten zen. Inguruetan sagar asko zuten, mota guztietakoak, eta horixe izan zuten postre.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun, askoz hobeto bizi izan zaie oin azkenengo urtietan orduen baiño?
- Hombre, honbre, honbre! Jode. Erregietan-ta iko-pasak eta intxurrek eta kaltza pare bat zertzen zanien, “gloria bendita”. Iko-pasak-eta.
- Hori Gabonetan, Erregietan?
- Erregietan.
- Ta Gabonak lehen zelakoak izeten zien?
- Gabonak en jeneral zera, kapoie hiltten zan etxien hazikuek. Eindde gauz, ni akordeten naz ointxe geuze bateaz, kapoi parie hazten zan, ze emon ein biher jakien /bixakien/ artue ta zera noberak, aguen noberak. Ta ez daitz zegaittik lar emon edo ze hil ein zauxen kapoi parie. Ta Gabonak kapoi barik. A, “tu crees que como tu eso”.
- Bueno lehenao jango zan? Jan bai, bota ez zan eingo?
- Ez, ez, ez, ez,ez, ez. Ez zan hil. Ez zan jan.
- Ta artxoa ez zenduen jaten Gabonetan?
- Keba, pentseu bez! Pentseu bez! Bakizu ze jaten zan asko?
- Azie?
- Azie bai. Azazalie hori. Ta txitxarrue. Txitxarrue euen, tirau. Oin txitxarrue karu ei dau. Orduen txitxarrue. Ez oingo moduen zera.
- Goxue. Txitxarrue goxua da.
- Ta postrie? Postre?
- Sagarra-edo etxien hartzen zan. Hau dana sagastidxe izen zan. Hamendik gora, hamen hartzen zan sagarra, barbaridadie! Sagar-tokidxe zan hau.
- Ta ze sagar euki zenduen, ba?
- Dana desaparezidu, dana sagarra zan hau.
- Ta ze sagar?
- Frantses-sagarra, urdin-sagarra, limoi-sagarra, danetik euen, hau.
- Ta sagardorik edo ez zenduen eitten?
- Ez, ez.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia