Apin Urreta Solagaistua

Durango (Bizkaia) (1926-2018)

Biografia

1926an jaio zen Durangoko Zalabarran. Gurasoak ere auzo berekoak zituen. Umetan, "La Villa"ra joan zen maisu karlista batekin, baina bi-hiru urtez baino ez zen joan gerra zela-eta. Bonbardaketa hasi zenean etxean zeuden, eta behiak hartuta Karrantzara joan ziren trenez; handik, Torrelavegarainoko bidea hartu zuten. Bi urte eta erdiz egon ziren bertan ebakuatuta 90 durangar elkarrekin, tartean gerora bere emaztea izango zena ere, bertan ezagutu zuten elkar-eta. Torrelavegatik bueltan, etxea konfiskatuta aurkitu zuten eta 45 urtez izan zuten horrela. Bitartean, beraiek beste etxe batera joan behar izan zuten. Bere lau neba-arrebak Frantziara joan ziren eta handik bueltan, kartzelara sartu zituzten, bakoitzeko 15 ogerleko ordainduta askatu zituzten. Baina batzar klandestinoak egiteagatik berriro espetxeratu zituzten. 14 urtegaz Olman burdindegian hasi zen beharrean. Beranduago Maspen aritu zen bederatzi urtez kamioi-mekanikari. Maspeko beste bi kiderekin batera "Autorreparaciones Yurre" izeneko tailerra zabaldu zuen Igorren, eta 49 urtez aritu zen bertan kamioi-mekanikari legez. Ehizan eta perretxikotan ibilitakoa da Apin, Araba aldera joaten ziren erbitan. Iñaki Azkuna Urreta, Bilboko alkatearen osaba da, bere arrebaren semea baita. San Roke auzoko Bustintza baserriko alabarekin ezkondu zen. Berak eta bere neba-arrebek Urretabizkaia abizena jaso zuten beraien aitarengatik, baina laburtu eta Urreta da orain beraien abizena.

Zintak

KodeaDataProiektua
DUR-027 2010 Durangoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Iñaki Azkunaren osaba, etxe berean bizitakoak Bideoaren ikonoa
2 Soloko tresnak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Behiak esnerako eta solorako Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Harakinarekin tratua Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Arto-bizarrak erre Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 'Vuelta de España' ikusteagatik lanetik bota Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 "Reparaciones Yurre" tailerra zabaldu zuten Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Etxea errekisatu eta hil arte bertan bizi Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 15 ogerleko buruko kartzelatik ateratzeko Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Torrelavegan errefuxiatu Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
11 Emaztea errefuaxiatuta zeudela ezagutu Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 "Aprende 'Cara al Sol', aprende qué hacer" kamiseta soinean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 Torrelavegako denbora-pasak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
14 Ehizara joan aurretik, mezara Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
15 Azeriak eta azkonarrak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
16 Txoriak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
17 Karlistak baserritarren kontura aberastu Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
18 Errotak zarratuta irin falta Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
19 Domeketan ezin lanik egin; abadeen indarra Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
20 "Agarraue" sakratua zen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
21 Abarkak astegunez eta abarketak domeketan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
22 Eskumako abarka apurtu eta bietan ezkerrekoa jantzi behar Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
23 Kapoia eta txitxarroa Gabonetarako Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
24 Neskekin "zu", mutilekin "hi" Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
25 Eibarren dirua zuten Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
26 Gerraostean zenbat gura lan, baina diru gutxi Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia