Durango (Bizkaia)

Karlistak baserritarren kontura aberastu

Karlistak baserritarren kontura aberastu <p>Garia beti erein izan da Durangoko lurretan. Udaletxera entregatu behar izaten zuten gerraostean. Indaba ere entregatzen zuten, baia gutxiago. Behin tren-geltokiko arduradunak arto-zorroa kendu zion jenero hori bertakoa, herrikoa, ez zela argudiatuz. Imazen errotara joaten ziren, bere errota zabalik egon baitzen. Asko baserritarren kontura aberastu ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-027-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garia beti erein izan da Durangoko lurretan. Udaletxera entregatu behar izaten zuten gerraostean. Indaba ere entregatzen zuten, baia gutxiago. Behin tren-geltokiko arduradunak arto-zorroa kendu zion jenero hori bertakoa, herrikoa, ez zela argudiatuz. Imazen errotara joaten ziren, bere errota zabalik egon baitzen. Asko baserritarren kontura aberastu ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zuek handik buelta ziñienien Torrelavegatik eta gero, garidxe-ta entregau biherra euki zenduen edo ja, paseute egon zan ha?
- Ez. Hor etorri zan ba, hor etorri zan. Orduntxe etorri zan entregau ein biher zan. Porejemplo, guk “ochenta kilos” ta juen ta pisetu: “oye, faltan dos kilos. Mañana tienes que traer”.
- Derrigorrien..
- Derrigorrien. Hombre!
- Eta nora eruten ziñuen? Nora eruan hori?
- Auentamentora. Txirgo, Txirgo ezetu zeñun Txirgo?Ba Txirgo zan horko jefie. “Oye, no has traido tú, suficiente eso”. Hurrengo egunien, kilo bi edo hiru-edo.
- Ta horregaz jeneroaz gero zer eitten abien?
- Eurek? Eurek saldu be iguel.
- Ta inddabie-ta be eroan biher izaten zenduen, ortuko jeneroa?
- Bai, baiña ha kilo gitxiau, e! Kilo gitxiau. Bai. Ni eindde nau, ni eindde nau arto-zorruaz juen orduen, Txune. Ezetu zeñun Txune, zuk? Benga. Txune, ezetu Zeñun Txune? Pero “¿tú, cuántos años tienes, pues?”.
- Ni ez naz hemengoa, e!
-A, parte. Bueno eindde nau ni, zorrue, orduen honek etxiek bape ez euen, hau dana zan baserridxe. Honek etxiok, neuk ezetu doaz danak. Zorruaz juen estaziñotik, geratu jefiek estaziñokuek, kendu zorrue ta etxera zorro barik.”Esto no es, esto no es borona del país. Esto es de extranjero. Pero si…” Basarridxen hartu dogule ta ez. “No, no, no”. Benga, zorro barik etxera. Karlista ostidxok! Orduen, Imaz, Imaz ezetuko ziñun? Hara, erueten zan zorrue.
- Errotara?
- Errotara. Eruten bazenduzen berrogeta hamar kilo, etorten ziñen hogeta bosteaz. Eurok gure bana, kendu baiña gehixau ez euen. Gero, Atxurlarixana, Atxurlarixe, Felix. Ezeutuko ziñun? Hara. Estaziñotik juen edo trenbidatik juen ta Felix, aitte Felix zan. “Itxi hor zorrue, guardi-zibillek dauz barruen-ta. Etorri bixer!”. Guarda zobillek, han afaltzen. Hurrengo egunien juen ta justo-justo eruen zorrue, ta etorri txori baten moduen. Kendu ha, han aberastu zuan hori baserridxen baserrittarren konture. Eruen berrogei kilo ta hogeiaz bueltan. Bai. Harek denporak!

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia