Durango (Bizkaia)

Soloko tresnak

Soloko tresnak <p>Solo beharrak eskuz egiten zituzten. Erabiltzen zituzten tresnak aipatzen ditu: triki-takea, area... Triki-takea auzoan erosi zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-027-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Solo beharrak eskuz egiten zituzten. Erabiltzen zituzten tresnak aipatzen ditu: triki-takea, area... Triki-takea auzoan erosi zuten.

Transkripzioa

- Klaro, klaro, lehenao dana eskuz. Atxurre, atxurre ta triki-takie. Ez dakizu triki-takie zer dan? Haretxeaz. Ta arie, arie bakizu zer dan? Ez dakizu zuk arie zer dan.
- Esplikaixu, esplikau.
- Honako kuadro bat lau hortzakaz. Harexeaz behiek zertu. Gero etorri zan tratora ta horrek geuzok gero. Edo tratora eukenak, lelengokuek joder, millonario. Hombre! Oin dauen makiñeridxe. Hori euki banaben orduen izengo nitzen barrioko aberatsena.
- Ta ez zenduen eitten zuek, auzoen artien erosi tratore bat-edo?
- Erosi giñun triki-trakie auzuaz, baiña harek ordun balidxoko abien, ze balidxoko abien ba? 3000 pezeta? Ez be iguel.
- Ya baia diru asko?
- Hombre! Joder: “Fulanok ta zerak triki-trakak erosi ittuek . Bittoridxan eitten zan hori triki-trakiori. Joder, “un adelanto bárbaro”. Ta gero txatarrarako gero.
- Hori artorako zan triki-trakie edo zertako zan?
- Danerako, preparetako. Lurre preparetako.
- Laidxetan ez ziñen ibilli ala?
- Nik ez dot ein laidxetan sekule. Hombre! Nire ama difuntik-eta makiña bat laia eitten abien. Oin esan biher gaurko gaztieri laidxiaz eitteko. “¿Estás loco o qué?”.
- Gogorra ezta?
- Gogorra, gogorra, oso gogorra. Oso gogorra.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia