Durango (Bizkaia)

Ehizara joan aurretik, mezara

Ehizara joan aurretik, mezara Ehizan joan aurretik, jesuitetako goizeko seietako mezara joaten ziren. Arakara (Gasteiz) joaten ziren erbitan. Morenoren autobusean joaten ziren. Erbi-txakurrak zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-027-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ehizan joan aurretik, jesuitetako goizeko seietako mezara joaten ziren. Arakara (Gasteiz) joaten ziren erbitan. Morenoren autobusean joaten ziren. Erbi-txakurrak zituzten.

Transkripzioa

- Goidxien goidxetik joaten zan mezatara, ezta?
- Gu jueten giñien kazan eittiarren, goidxeko seiretan jesuittetara. Baia hau zan geruau, e! Geruau. Kazan egittearren, goidxeko seiretan jesuitetan euen mezie, ta hara joaten giñen. Baiña hori ya urtietara, e!
- Ta zu zer, kazarore handidxe izan zara?
- Bueno ni baiño beste batzuk gehidxau zien, kazan. Ni baiño gehidxau zien. Baia mezara, e! Baia hori nabil esaten handik urtietara; sei urte-edo.
- Eta kazan nundik ibiltzen ziñien ba?
- Arakara, Bitoridxara. Ordun auen erbiek. Erbitten.
- A erbitten?
- Bai baiña mezara, lehenengo, e! Goidxeko seiretan, mezara.
- Eta mezara zer, eskopeta-ta guzti-edo?
- Eskopetak, aparte. Klaro!
- Hemen ez zeuen zer harrapatu ala?
- Hamen, ez zeuen kaza modurik; han, Arakan euen asko. Oin prohibidu ein dabe, baiña han, erbitten. Puf!
- Ta erbidxe, gero lapikora-edo?
- Klaro. Bai.
- Eta Bittoridxera zelan joaten ziñien, ba?
- Bittoridxa, autobuse be, Morenon autobusien.
- Durengotik direto?
- “Ron-ron-ron”. Geratute gauz Urkiolan, geratute gauz idxon eziñik. Moreno, ezeutu dozu zuk Moreno?
- Entzunda.
- A, entzunde? Olman onduen auken garajie; osea, lokala. Bai.
- Eta kazan-eta bakarrik erbitten joaten ziñien?
- Ha orduen erbidxe euen gehidxen han. Erbitten. Erbi-txakurrek euzen gurien, Txopittenien ta txakurrek. Bai.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia