Durango (Bizkaia)

Azeriak eta azkonarrak

Azeriak eta azkonarrak Lehen azeri asko zegoen, baina gaur egun ere badaude. Azkonarrak ere ugariak ziren. Ardi eta bildotsentzat azeria arerio arriskutsua da. Azeria haragijalea da eta animalia jan behar izaten du; hori dela-eta, ez du ulertzen zergatik dagoen galarazita azeriak ehizatzea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-027-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen azeri asko zegoen, baina gaur egun ere badaude. Azkonarrak ere ugariak ziren. Ardi eta bildotsentzat azeria arerio arriskutsua da. Azeria haragijalea da eta animalia jan behar izaten du; hori dela-eta, ez du ulertzen zergatik dagoen galarazita azeriak ehizatzea.

Transkripzioa

- Ta zuk alde asko igerri dozu lehen egoten zien animalidxekaz edo piztidxegaz eta geur egun dauenagaz? Basoko animalidxek-eta diñot.
-Azeridxe euen asko. Oin be azeridxe dau hamen, azeridxe bai. Ze prezisamente ardi bat hil jaten niri ointxe hillebete-edo, ta hor zulo haundi bat euen, zulo haundi bat. Ta han […] bota nauen ta lurreaz tapau naben. Ta astien azeridxek zertu eitten zittun ta ikusi nun dauen zera. Bai.
- Basurderik-edo, ez euen hemendik?
- Ez, basurdeik ez.
- Oin, asko dau, ezta?
- Azkonarra, azkonarra euen asko, azkonarra. Bakizu zer dan azkonarra? Azerixe ta azkonarra.
- Ta oin ya azkonarrik ez dau?
- Ez. Baiña azeridxe porejemplo, niri gaur ume bi ein dotso batek; hor itxiko baneukez gabien, azeridxek erungo luke.
- Ta otsoa?
- Otsoik-eta hamen ez e! Ez otsorik-eta ez. Azeridxe bai. Azeridxe asko.
- Zuk, asko bizi izan dozu ardidxeri-ta ataketiena eta?
- Azeridxe.
- Azeridxe?
- Azeridxe. Horrek uma bixok jaixo diezak, gaur gabien itxi hor amaaz ta azeridxek, erungo leukez.
- Bai?
- Seguru.
- Nik iñoiz hemen kamiñuen be, ikusi dot azeridxe.
- Ba, bai.
- Kotxiek harrapatute.
- Azeridxe asko aumentau da ze, prohibidute da hilttie-ta. Baiña karniburue da eta horrek animalixek harrapau ein biher dau /bidau/ jateko. Ta ez dait zegaittik dauen prohibidute.
- Ta korsue-eta?
- Ha korsue-ta ez da… Hamen belie eoten da asko. Belie, eoten da hamen piñudietan-eta asko. Horrek eitten dau porejemplo, artue-ta dauenien, guri arto-solue euki giñun zerien ta trillau ein oskun beliek. Ta korsue ta horrek, ez.
- Ta billurtzeko ez dau ezer?
- Eskopeti, bauket nik, hamen.
- Eskopetie?
- Hombre! Bai.
- Eta kazan ibiltzen ziñenien, txoririk edo ez zenduen harrapetan?
- Bai, biragarrue ta zozue-ta zertzen zan. Baiña gehixena gu domeka domeketan jueten giñien. Domeketan beti Bitorixara, Arakara. Gero prohibidu ein abien. Militarra dau han.
- Arakan bai. Han inguruan.
- Klaro. Prohibidu ein abien.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia