Igorre (Bizkaia)

Tranbian ibiltzen ziren beti

Tranbian ibiltzen ziren beti <p>Tranbian ibili izan da beti. Umetan tranbia herrira sartu aurreko momentuari buruzko pasadizoa kontatzen zioten. Geltoki asko izaten zituen tranbiak. Zeanurin hasi eta Bilborainoko bidea egiten zuen tranbiak orduro.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGO-003-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Tranbian ibili izan da beti. Umetan tranbia herrira sartu aurreko momentuari buruzko pasadizoa kontatzen zioten. Geltoki asko izaten zituen tranbiak. Zeanurin hasi eta Bilborainoko bidea egiten zuen tranbiak orduro.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zu, Basili, ta beste gauzatxo bat. Hamen... hamen herririk herri-ta joateko, tranbian edo oiñez edo autobusean edo... zelan izaten zan?
- Lehen tranbie egoten zanean, danak tranbien.
- Danak tranbien?
- Iloba: Tranbie hartzean zenduen, bai?
- Tranbien.
- Tranbie zuk beti ezagutu dozu?
- Bai, beti.
- Zu txiki ziñela be bazan?
- Bai, ni txikitxu nintzenean. Ni txikie nintzenean, esaten aurien, ba, joan zireala hara txakolintegi parera, Igorren txakolintegie esaten jakona etxea dau, ba, haxen aurrean dau mojatako ba [...] zana. Ta ez dakit /eztait/ zenbet kaballotako zera datorrela, bai? ba....
- Trena?
- Ba tranbie edo. Tranbie datorrela ez dakit /eztait/ zenbet kaballo dekozena ta. Ta erreskadan joan jentea ikusten, itzunde paraute, biatan paraute, ia han azpien kaballoak non euki leikezen.
- Iloba: Kaballoan zain, ez? Aber kaballoak non egongo direzen.
- Ta gero jenteak atara kanpora ta...
- Iloba: [...]
- Baia azpien kaballoak zelan egon litekezan.
- Iloba: Zelan sartu litikez hor.
- Klaro, orduan tranbia bat eta tren bat orduan izango ziran...
- Lurpean egoteko ze kaballo edo ze jaingoiko izingo zirean.
- Iloba: [Ze izingo direz]. Indartsuek kaballoak, e?
- Eta zeuek, orduan, beti tranbian?
- Bai, tranbien gu beti harantza ta honantza, nahi Villarora nahi Zeanurire nahi Arteara nahi Lemoara, Bilbora be bai, tranbien. Egon ezkero, tranbien. Ze Lemoatik atxine trena egoten zan, baia bajatu in behar ta gero beste ordubete trena ta jaleo txarrak.
- Bai.
- Arinau joan bai gero, baia... Ze tranbiek parada asko eukiten auzen.
- A bai? Herri guztietan?
- Herri bakotxean be asko, barrioatan-ta be. Ta arinau joan trenean, baia hoixe, txarto.
- Nun hasten zan tranbia?
- E?
- Nun zan lehenengo...?
- Zeanurin hasite, Zeanurin.
- Zeanin hasten zan?
- Bai.
- Zeanin hasi te Bilbon...?
- Bai, Bilbon ayuntamientuen paretik edo handik bueltea iten auen.
- Eta egunero-egunero bat baino gehiau egongo zan Bilbora joateko ta?
- Bai, trenak ez dakit /eztait/ zenbet egoten zirean, trenak gitxiau asko be, baia tranbiek orduko.
- Iloba: Orduko? A bai, e?
- Orduko, e?
- Orduko beti. Ordu guztietan tranbie, Igorreti ordu osoan.
- Iloba: A bueno.
- Herri bakotxetik bere ordue eukiten auen pasoan.
- Bai.
- Baia Igorren ordu osokoak, ordu osoa eukiten auen: hamaikak, hamarrak, bederatziek, zortzirek... hoixe.
- Eta handik Bilbora. Jentea Bilbora, Bilbora joaten zan gauzak erostera ta saltzera ta...?
- San Antonen, San Antonen bajatu ta gero plazea ikusi ta hango zazpi kalleak eta geuzek eta hango dendakaz-ta susteute ta...
- Bilbo handia izango zan orduan Bilbo...
- Handie.

Egilea(k): Arrate Bustinza Maza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia