Antzuola (Gipuzkoa)

Ama Bergarara joaten zen tratura

Ama Bergarara joaten zen tratura <p>Igandetan ama "tratura" joaten zen Bergarara. Esne-saltzea Antzuolan bertan egiten zuten umeek. Bergarara oinez joaten ziren; urteetara, Txarrona eta, geroago, Idarreta autobusak ipini zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Igandetan ama "tratura" joaten zen Bergarara. Esne-saltzea Antzuolan bertan egiten zuten umeek. Bergarara oinez joaten ziren; urteetara, Txarrona eta, geroago, Idarreta autobusak ipini zituzten.

Transkripzioa

- Gero domekan Bergarara jun bihar izeten zeben tratura oiñez, aurreratuta zeuzken arrautzak saldu-ta eittera, ta...
- Orduan, Bergarara ama juaten zan?
- Ama juten zan, bai.
- Eta ze eruaten zittuan? Arrautzak eta...?
- Arrautzak eta baba puskat be igual, baba-gorri puskat be. Oso leku honekua zala esaten zeben hango babia, ta babia be eruaten zeban. Ostiantzian ze erungo zeban, ba?
- Ortuarixak eta ez?
- Ez, ortuko zerik-eta ez.
- Eta esnerik-eta...?
- E?
- Esnerik-eta ezta?
- Esnia bai. Esnia partitzen giñuan, e!
- A, bai? Hamen bertan?
- Bertan, bai. Esnia, ba... Antigua, hori dao, ermittia daon zerori dao, ba, esnia haraxe bai, behintzet, ta kalera be bai. Esnia, ba, dana zabaltzen zan.
- Eta ze eruaten zenduzen, marmittak edo...?
- Marmittak ta pitxarrak be bai ta... bakutzak bere tamaiñua igual.
- Ta ze izaten zian, bezeruak eukitzen zenduezen?
- Bezeruak, bezeruak egoten zian, bai. Hillian edo astian-edo pagatzen zeben, ta bezeruak. Honek dittun gauzak esaten diharduguna!
- Eta ze izaten zan: hillian edo astian pagau eta zeuek apuntau eitten zenduen nunbaitten ala...?
- Bai! Ke ba!
- Buruan apuntatzen zenduen?
- Jakiñekua izaten zan ta! Halako lekutara horrenbeste. Ipinitta zeuan bakutza bere zerak, neurrixa ta.
- Eta esne-partitzen zuek umiok ibiltzen ziñazien?
- Geu, geu ibiltzen giñan. Geu ibiltzen giñan.
- Eta ama, Bergarara tratura ama?
- Ama, ama. Geu be iñoiz gero bai, puskat haundi ein giñanian edo, baiña ez. Ama. Ta oiñez jun ta etorri eitten zan, ta haundixa ta zabala zan, e!
- Eta bidia orduan be ez zan izango gaur egunekua...
- Ba! Ez, ez zeuan orduan trabarik eta. Ta gero hementxe zer batek ipini zeban --ez dakit nundik ekarri zeban--, [txarrona] esaten zotsen, halako katxarro bat. Eta haretxek ipini zeban, ta hauraxe hasi zan. Ta gero, Idarreta hasi zan hurrengo zera ipintzen, autobusa ipintzen. Azkenaldera gure ama be autobusian jungo zan, juten bazan, edo, bestela, besten batek jun biheko zeban edo... Guk alde ein giñuanian artian bera juten zan.
- Eta Bergarara juan eta han ze...? Plazara juaten zian?
- Plazara be bai. Bai. Eta beste batera neu be junda nao. San Pedroko elizatik goittik behera bajau, ta --orduan Eustakianekua esaten jakon izena; ez dakit ze zan-- San Pedroko zerak bajau, eta tratuko plazian ondo-onduan zeuan denda bat, ta haraxe be eruaten zian arrautzak.
- Orduan, arrautzak basarrixan...
- Bai, bai. Arrautzak saldu eitten zian, orduan arrautzarik ez zan jaten.
- Estimauak izaten zian saltzeko, ez?
- Bai.
- Eta astorik ez zeban erabiltzen, orduan?
- E?
- Astorik ez zeban erabiltzen; oiñez juaten zan...
- Ez, ez. Guk astua euki ein giñuan, baiña hortarako ez zan haura. Haura zan ganauei laguntzeko, Deskargara-ta juteko. Ez. Astorik ez giñuan guk usau traturako.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia