Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Hiletak: lutoa, sepultura, hildakoen abitua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-005-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lutoa eramatea derrigorrezkoa ze, 24 ordutan tindategian preparatzen zuten. Elizan sepultura preparatzen zuten, kandelak urte betean isiotu behar izaten ziren meza egoten zen bakoitzean eta dirua ere bota behar izaten zen. Hildako andre askok San Ritaren abitua jantzi nahi izaten zuten, beste batzuk, ostera, karmeldarrena. Gizonezkoei frantziskotarrena edo karmeldarrena janzten zitzaien.

Transkripzioa

Ba lutue e… orduen e..., oetaiau orduen lutue dana preparetabien e…, tintorerijjan. Tintorerijjara eruen da oetalau orduen, egun batetik besterako, dana, lutue preparatabien, dana, tintorerijjan.
Eruteabiesan kandeleruek eta kandelak eta ipintteabien elixan be sepulturie, da an ipini kandelerue ta kandelak, da urtebetien ara segidu, urte betien, bittarteko jaixe danien ba, ba juen, da kandelok ixetu te, ba mesie dauen gustijjen, da ara dirue bota. Urte ete pasetan sanien, ba ya gitxiau, urte bete pasetan sanien, ba gitxiau ya jueten sien. Ya astegunien ez, dajaijjegunien bai.
Illtten sana, ba andrak, batzuk ba «Santarrita>›n e... sera, gurixetabien, abittue, en jeneral, en jeneral e... oixe Santarritan abittue, da beste batzuk Karmelittana be bai, da gixoneskueri be aixe, ioñ trajie jastejjakie enjeneral baia, es, lenau axe, frantziskanuena gixoneskueri, da Fransiskanuena da Karmelittana.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia