Errenteria (Gipuzkoa)

Erdara ulertzen ez zueneko komeriak

Erdara ulertzen ez zueneko komeriak <p>Lezotik Errenteriara etorri zenerako, Joxe Mari hasia zen eskolan ikasten: doktrina ikasi zuen gehienbat han. Gerora, eskola publikoan hasi zen, baina dena erdaraz zenez, ez zuen tutik ulertzen. Ahal zen moduan moldatzen zen han.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lezotik Errenteriara etorri zenerako, Joxe Mari hasia zen eskolan ikasten: doktrina ikasi zuen gehienbat han. Gerora, eskola publikoan hasi zen, baina dena erdaraz zenez, ez zuen tutik ulertzen. Ahal zen moduan moldatzen zen han.

Transkripzioa

- Zu Errenterira etortzeako ya Lezon eskolaa-ta hasiya ziñan?
- Bai. Lehendabiziko batian dotriña ikasten o hola. Agustiña, emakume bat, biltzen zitun haur asko. Haur asko! Eta han, nik usten dut, dotriña bakarra ikasten genula. Baiño gero hasi ziaten hango eskola publikoetan. Eta eskola publiko haitan, tutik jakin gabe erderaz, euskeraz bakarrakin, eta hara juten ziñan ta ez zenun ezer ulertzen. Ni zazpi urtekin Errenterira etorri nitzanian bakarra nakin erderaz “sí” eta “no”, gaiñeakorik ez nakin ezer. Oso denbora gutxi egondu nitzan han, e. Baiño irakaslea, Martzelino zun izena, ta Errenterikua zan. Ta ez zakin euskeraz! Behintzat ez zun egiten.
- Ta nola moldatzen ziñaten?
- Ahal dan moduan!
- Zegatik…
- Sei urtekin hasi eta han ez genun gauza haundiik ikasi. Hona etorri giñanian, hemen hasi giñan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia