Joxe Mari Zapirain Etxeberria
Errenteria (Gipuzkoa) (1933)
Biografia
Lezon jaio zen, baina zazpi urte zituela Errenteria-Oreretako Pontikara joan zen bizitzera sendi osoa. Aita Donostiako Loiola auzokoa zen, baina gaztetan Errenteria-Oreretako Arramendi baserrira etorri ziren. Ama, berriz, Errenteria-Oreretakoa, Zamalbide auzoko Luberaburu baserrikoa zen. Aitak paper-fabrikan egiten zuen lan. Lezon bizitu ziren bitartean Agustinaren eskolan ibili zen Joxe Mari. Errenteria-Oreretara etorri zirenean Aierbe ahizpen eskolan ikasi zuen. Hamahiru urterekin Maria de Lezo kalean zegoen Fraileren lantegian hasi zen lanean. Baldosak egiten zituzten bertan. Hogeita bi urterekin baldosen lantegia utzi eta Luzuriagan hasi zen lanean. 1966an Luzuriagakoa utzi eta hodi-fabrikan hasi zen ofizial kargua zuela; han ELAko ordezkari izan zen. Ezkondu zenean, Gabierrotan jarri ziren bizitzen eta bertako auzo-elkartea sortu zuen beste auzokide batzuekin elkartuta.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERR-035 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala | ||
ERR-038 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala | ||
ERR-040 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute