Donostia (Gipuzkoa)

Elizaren jarrera euskararekin

Elizaren jarrera euskararekin <p>Meza latinez zen, eta ez zuten ezer entenditzen. Elizaren indarra. Apaiz askok sermoia euskaraz egiten zuten, eta horri esker salbatu ei zen. Egunkarietan,&nbsp;<em>Basarri</em>k bakarrik idazten zuen euskaraz.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-140-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Meza latinez zen, eta ez zuten ezer entenditzen. Elizaren indarra. Apaiz askok sermoia euskaraz egiten zuten, eta horri esker salbatu ei zen. Egunkarietan, Basarrik bakarrik idazten zuen euskaraz.

Transkripzioa

- Eta meza latiñez?
- Meza latiñez, bai, bai, bai.
- Ta zuek ez zenuten entendituko?
- Ezer ez! Aditu, aditu besteik ez. Ta ni lehen meza hasi zian erderaz eta euskeraz... baiño oso berandu e? Oso berandu, bueno berandu, ni monegillo nintzala ez. Ordun latiñez dena, latiñez
- Ta elizak indar haundiya zeukan?
- Hemen bai, Jesus! Nik uste det gehiyegi. Bai, bai, nik apaiza asko ezautu nuen, oso onak, lehen esan dizutena, bueno, hua andria bezela zan, baizan. Baiño bai. Baiño nik uste det euskera gelditu dala asko apaizengatik. Apaizek ematen zuten pulpituan ta euskeraz iten zuten, ordun euskeraz, gehiyenak euskeraz iten zuten, zea, sermoiya. Ta nik uste det horrek eukitzen zula ba gure euskera. Zea, harek eukitzen zuten, zeatik periodikotan ta ez zeon euskerik, bakarrik iten zun pixkat, bueno, iten zun bai, Baxarrik. Baxarri badakizu bertsolaiya, Zarauzko bertsolaiya? Ba harek iten zun, bestela ez zeon iñor periodikotan, ni goatzen naizela e? Hor euskeraz periodikotan ez, ez, ezer ez.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia