Porruak saltzera Bilbora
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGO-003-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Porru asko bazuten etxean, Bilbora saltzera joaten ziren. Zela moldatzen ziren kontatzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 02a
- Iraupena: 0:01:59
- Erref: IGO-003/023
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Herria, azpiegitura » Garraioak » Autobusak
Transkripzioa
- Eta zeu be baserriko gauzak-eta saltzera-eta joaten zinen?
- Bai joaten nintzen, joaten nintzen porru asko... porruak ipini ta asko ta ondo urten ezkero, porru denporan goxean bost eta erdietan-edo pasaten zan trena hor bagoiagaz, ba, tranbie, atzean bagoia deuela, kargamentureko. Ta zuk zakuek sartute garbitu ta prestaute iminten zenduzen txortak einde etxean bezperan, bezperan edo aurreko egunean, ta eroaten zenduzen zakukadak San Antoneraiño. Ta San Antonen bajatu, baia bakarrik joan ezin, ze zakue bajatu orduneran gora eroateko andrak ezin eroan. Ta [gixon bateri eiten] bozu, ta zaku bat baiño gehau eroan, ba, han behean batemat itxi ezik, bi buelta orduko ostu. Ta hiru-lau lagun junteu ta "zureak hiru zaku edo zaku bi ta nitzat nireak be bai" ta holaixe. Ta gero bata jagoten han behean ta besteak han goien hartu mahaitxuek ta, ba, pagau ha zera...
- Mahaie?
- Mahaitxue pagau ta...
-Bertan?
- Bai. Ta gero bakotxa bere zeretara.
- Eta mahaie ze zan, bertan egunean pagatzen zan?
- Bai, bertan josite eoten zan, holaxe paluek [honexek sarrerako] modukoak, bitartea dekunek, listoia ta hutse, listoia ta hutse. Librea, holakoxe zertxuek.
- Orduan, Arratiako jendea-ta San Antonera hara joaten zan saltzera, baserriko kontuak-eta saltzera.
- Bai, San Antongo eskilatan itxi, haraxeiño eroan ta jagoten egon bata ta besteak eroan. Hemetik aldeko eskilaretatik joan ezkero, urrin igo behar goraiño ta astiro ein behar, neskak kantsaute deskantsau ta holantxen.
- Orduan, beti tranbian. Tranbia inportantea zan orduan.
- Bai, bai.
Egilea(k): Jaione Gisasola






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!