Igorre (Bizkaia)

Plazak eta feriak

Plazak eta feriak <p>Domeketan Billarora joaten ziren asko plazara saltzera. Basili ez zen joaten. Igorren ez zen plazarik egoten. Zapatuetan feria egoten zen Arratiako herrietan txandaka.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGO-003-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Domeketan Billarora joaten ziren asko plazara saltzera. Basili ez zen joaten. Igorren ez zen plazarik egoten. Zapatuetan feria egoten zen Arratiako herrietan txandaka.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hemen inguruen eta beste herri batzuetara ta, e...
- Hemen batzuk jentea joaten zan Villarora domeketan batzuk.
- A bai?
- Joaten zirean. Villaron, ba, baserri gitxi dauela edo, ta joaten zan, plazea egoten zan Villaron. Ni ez naz /enaz/ joan egundo.
- Iloba: A bai? Plazea egoten zan?
- Ez naz /enaz/ joan ni egundo Villarora plazara. Baia Bilbora bai.
- Eta, bestela, bertan, Igorren, plazara?
- Ez, ba, ez, haxe saldu, apur betzuk bakarrik saldu. Ezin dozu, ezin dozu ein beharrik,vez, preparetako, jentea behar da /behada/.
- Hamen bazeuan plazarik?
- Guk jente... E?
- Igorren plazarik e...?
- Ez zan egon.
- Iloba: Ez zan egon merkaturik edo plazarik edo?
- Ez, ez zan egon. Oin ontzu dau iminite merkatue Igorren domeketan edo zeozer. Nik ez dot /eztot/ ikusi baia dauela esaten daurie. Baia lehen ez zan egon plazarik, merkaturik Igorren.
- Lehen Bilbora?
- Ta feriek egoten zirean zapatuetan. Ba lehenango egoten zan Arantzazun, ta gero Artean, ta gero Igorren, ta gero Zeanun, Zeanu... Villaron ez zan egoten feririk.
- Eta ferian ze saltzen zan? Danetik? Ganauak eta...?
- Ba txahalak eta. Ez. Ferire, ferire txahalak eta txarrikumek eta, ba, oiloak edo holangoak edo... bai, zerak.
- Iloba: Soloko gauzek be bai, ezta? Ta... ez? Soloko gauzek ez, amama?
- E?
- Iloba: Soloko gauzek be bai?
- Solokoak, soloko... porru ta...
- Iloba: Soloko porruek ta azak eta berdurek-eta bai, ez?
- Oin bai, oin bai, baia orduen ez zan egon izin.
- Iloba: Orduen ez? Orduen zera bakarrik? E...
- Orduen ezebez.
- Iloba: Ganadue bakarrik?
- E?
- Ganadue bakarrik?
- Ganaduek bakarrik, orduen ez zan egoten zerik. Hori ontsu imini daurie, urte gitxiz honantza. Piketan doste saman ba zeozek ta gorra be badekot ta...
- [...]
- Iloba: Horrenbeste berba in ta gero...
- E?
- [...]
- Berba in ta gero [...], berba ta berba...
- Iloba: Badakizu , izen be, zenbet berba iten dozun, amama...! Bueno...!

Egilea(k): Arrate Bustinza Maza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia