Igorre (Bizkaia)

Hika mutilek bakarrik

Hika mutilek bakarrik <p>Igorren euskaraz egin izan dute beti. Mutilek egiten zuten hika elkarrekin baina neskek ez, zatarra zela uste zutelako. Umeei ere zuka egiten zieten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGO-003-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Igorren euskaraz egin izan dute beti. Mutilek egiten zuten hika elkarrekin baina neskek ez, zatarra zela uste zutelako. Umeei ere zuka egiten zieten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Atzena, atzena ya.
- E?
- E...
- Nahiko ez dotsudez esan, ala?
- Hau atzena.
- E?
- Atzena, atzena hau.
- Iloba: Azkena ingo dotsugu.
- Azkena hau. Euskera ta, euskerea...
- Hemen beti euskeraz.
- Euskeraz. Eta...
- Hemen alkarregaz euskeraz beti. Hemen erderaz ezta iten. Oin be, oin... oin barriek, ba... Baia ostean ez.
- Eta zeuen artean eta...
- Egundo be ez erderarik.
- Baiña beti "zu" edo hika be bai?
- Bai, hika, hika lehenaukoak hitano.
- Iloba: Bai, baia zeuk iten dozu. Bueno, honek igual iten deu batzukaz ez?
- Bai, neuk [horreri] "hi" iten dotset, "ekarristek hau" edo "[...]" edo... [...]
- Lehen be lagunen artean eta, hika?
- Ez dou ez dou /eztou/... hori feotzat aukiten gendun.
- Bai?
- Hori gixonak eiten aurien, mutilek danak arkaleri hitano.
- Iloba: Gizonak alkarreri hitano, bai.
- Ta besteak zu ta ni.
- Iloba: Umeari be bai igual, ezta?
- E... ba...
- Iloba: Umeari be bai hitanoz, ezta?
- Andrak zu.
- Iloba: Umeari eta?
- Umeari hitano ez, ez.
- Iloba: Ez? Ez?
- Umeari patxadaz.
- A. Abadeari berori.
- E? Guk ez geuntsen berori... Gure aitek ez auen gure iziten berori esatea.
- Ez, e?
- Berori abadeari esaten jakiela eta, ba, maisueri edo... holango inportantea edo kategorikoari. Baia gure aitek ez auen gure iziten holango inportanziko zerik emoterik. Baia aitei etxe batzutan berori ta.
- Aitari?
- Aiteri ta amari ta.
- Zeuek ez?
- Beorrek ta berori ta. Ta nik esan behar danik be ez, ta entzun be ez egundo aitek be ta.

Egilea(k): Arrate Bustinza Maza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia