Inguruko herrietako euskara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGO-003-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zeanuri eta Igorreko euskara antzekoak direla dio, berba batzuk tarteko. Zornotzatik Durangorantza edo Gernikarantza doinua aldatzen dela dio.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 02a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: IGO-003/026
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
- Igorreko euskerea ta Zeanurikoa ta Zornotzakoa ta...
- Ba Zeanurikoa ta Igorrekoa antzekoak direz, ze nire ama izin zen Zeanurikoa. Bai, "gehio" ta esaten aurien, guk "gehau" esaten dune, Zeanurin "gehio".
- Orduan diferentea da?
- Ba... apur... batzuk.
- Apur bat.
- Hiru-lau bakarrik.
- Bai...
- Iloba: Hiru lau berba, ez?
- "Gehio" bai. "Gehio" da, ba, "gehio dakazu", "gehau". "Gehau dakazu", guk "gehau". Ta holango batan batzuk.
- Eta Lemoan ta?
- Lemoan-ta gure antzean. Beste [...] gure antzean. Ta gero hor, Zorrontzan, tonada bat.
- Iloba: Zorrontzan bai?
- Zorrontzati hasite Durungorantza edo zererantza, Gernikerantza ta horretan, hor tonadea be diferentea. Diferentea da hor, hor diferentea. Nik ezin dot esan horrik be... "aaa.." holan [...] tonadatxu bet.
- Ta Dimen?
- E?
- Diman?
- Iloba: Dimen?
- Dimen be hemeko antzean.
- Iloba: Dimen antzean, ez? Bai. Berban bat egongo da igual... ez?
- Dime hemeko antzekoa.
- Eta Zeberion?
- Zeberion ez dakit, Zeberiora hemeti ez dau Zeberiora entradarik. Ez da /ezta/ akordetan Zeberio bixi bada be. Esan gure dot /gurot/, Zeberio...
- Bai, aparte dau.
- [...], urrintzat. Urrineko gauze bat dan moduen.
- Eta Orozko?
- Ez, horrik txarrau, [harantza...] Orozko.
- Orozko ya...
- "Que no te konosko".
- Ba oso ondo, Basili, eskerrik asko!
- Eztau zegeitik.
Egilea(k): Arrate Bustinza Maza






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!