Eskolan mojekin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGO-003-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Herriko eskolan erdaraz bakarrik erakusten zuten. Mojetan euskaraz eta erdaraz erakusten zuten eta kuota bat ordaintzen zuten. Hamabost urtera arte egon zen. Jostea gustatzen zitzaionez, ikasten ibili zen. Jostun baten etxean aritu zen lanean.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 02a
- Iraupena: 0:03:15
- Erref: IGO-003/002
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Mojak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskolaz aparteko ikasketak
Transkripzioa
- Iloba: Ibili nintzen kontetan Asierreri zelan zelan euskeraz ikisi zenduneko epoka hortako kontuek, abadeak abadeak zelan e...
- Ai abadeak santuek aukin ginduzen guk abadeak.
- Iloba: Maisuek, ez?
- Maisuek ez, abadeak...
- Iloba: Baiña ez ziran maisu...
- Mojak egon zirean.
- Iloba: A! bale, bale, bale.
- Egon zan kolegioa mojana.
-Iloba: A! kolegioa mojana.
- Bai, ta eskolie herrikoa be bai, baia herriko eskolakoak eiten eurien erderaz bakarrik erakutsi, ze obligaziñoa euki eurien euskeraz ez itxiteko.
- Iloba: Karo, karo.
- Ta nik hori be neuk be neuri be ez jatan gusteu, nik berez ez dekot sisilirik erderazkoa baiño gehau gustetan jata euskera. Berez. Ta ba joan nintzen mojetara. Ta mojetan erakusten aurien euskeraz ta erderaz, bietara. Noberak gure dauen moduen. Bost erreal pagetan gindun hillean, pagetan eurien. Gure aitek eta amak, hamekoak, nik haxe esaten dotsiet hamekoari, aite ta ama, ezta, nireak haxek izin zirean ta. Ba harek gure aurien onena emotea. Ta, ba, haraxe bota ostien eskolara barik.
- Mojetan.
- Ta hantxe egon nintzen hamabost urtera arteiño. Hamalau urtera arte iziten zan eskolan egotea ta bat itziten aurien ba gehau hillean pagaute, ezta? baia bueno. Ta haxe. Ze gero handik urten ta solora joateko ba ezan egon ta. Gero gure aurien etxekoak nik zeozer ikistea. Aitek, endemas, aitek gehien. Ta gero josten gustetan jatan. Ta gero handik eskolatik urten orduen, ba, josten ikisten gero joan nintzen. Gero. Bueno, gero... Gero etxe bateko... etxe batekoak, hemekoxe etxea zan, barrez, hauxe aurreko etxea orduentxe in eurien. Ta hemeko etxekoak, ba, andreak ume bi ume bi eukin zituzen ta joskilea zan. Ta nik igurdietan haxe umea bazkarie berak preparau edo... Zerak eukiten auzen, ba, aprendizek. Ta bazkarie-ta preparetako ta [...] lez... Ta niri eskolan bainikea ta behartxu betzuk jostelekuen eiten ez direanak eiten zirean eskolan. Bueno, ikas... mojetan, ezta?
- Bai, ikasi.
- Ta, halan, gose apur bet eiteko, igurdietan bazkarie berak emongo dostela, ta gero hor bitartean atzera arrastien joan orduko, ba, batzutan umea jabon-edo apurtxu bet.
- Iloba: Bai.
- Ume bi euki zituzan, Juanito ta Juanita.
- Iloba: [...]
- Bai, Juanito ta Juanita euki zituzan. Ta hantxe egon nintzen. Ta, ba, han jaten neuen bazkarie.
- Umeak jagon eta josten ikasi?
- E?
- Umeak jagon eta...
- Bai, umeak jagon apur beten ta errekadutxu betzuk ein ta bainika ein-ta iten notsien. Horrek geuzek iteko. Eskolako geuze batzuk eurek behar iziten zituezan baia [hain] denbora asko egon eiten ta nik ein nahi eurek ein bardin kos... ba... bardin e... zera. Ta eurek kobrau. Klaro, niri ez ostien pagetan, baia bazkarie emoten ostien. Ezta? Horixe.
- Iloba: [...]
- Ta hantxe egon nintzen. Bueno, etxera gaubean ta. Ta gero goizean eskolara ta gero igurdien horra. Horraxe, horraxe etxera.
- Horraxe bertara.
Egilea(k): Arrate Bustinza Maza






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!