Oñati (Gipuzkoa)

Hiru auzoentzako eskola bat

Hiru auzoentzako eskola bat <p>Biderkatzeko taula kantuan ikasten zuten, ikasle zaharragoei entzunda. Idazten ere zer edo zer ikasi zuen. Jesus 11 urtera arte ibili zen eskolan. Soldadutzatik etorri eta gero gau-eskolara joan zen lau urtean. Zubillaga, Garibai eta Antsolopetegi auzoen artean egin zuten Madalenako eskola. Laurogei bat umek elkarrekin ikasten zuten maisu bakarrarekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-075-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Biderkatzeko taula kantuan ikasten zuten, ikasle zaharragoei entzunda. Idazten ere zer edo zer ikasi zuen. Jesus 11 urtera arte ibili zen eskolan. Soldadutzatik etorri eta gero gau-eskolara joan zen lau urtean. Zubillaga, Garibai eta Antsolopetegi auzoen artean egin zuten Madalenako eskola. Laurogei bat umek elkarrekin ikasten zuten maisu bakarrarekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze ikasten zenduen, zeatik hainbeste umekin zela konpontzen zan?
- Kantuan.
- Kantuan?
-Tabla dana, ez dakitzu? Multiplikarreko tabala dana kantuan, zaharraguak itten eben eta gero mutikuak be, beste gaztiaguak be ikasi eta haretxekin. Aurrerazka eta atzerazka. Hasi “uno por uno” hasita, “dos por dos” ta holaxe hasi, beratziraiño, atzera gero buelta atzerazka, hori ikasi geben guk kantuan ikasi geben guk hori. Gero eskribitten ta ba etxien, ez dakit, etxien igual ingo geben, bertan be itten geben eskribitten-ta. Ta gero hemen gu eskolan hamaika urte arte ibilli giñan bakarrik, ni behintzet, eta gero gau-eskolatan ibilli giñan asko. Soldadutzatik etorri eta gero gau-eskolatan ibilli nitzan ni ba lau bat urtian-edo, zeozer ikasten, bestien ez geben ikasi te.
- Eske larogei umekin ez dakit ze...
- Bai, hirurogeta hemezortzi behintzet egonda gaoz.
- Eta irakaslia bakarra?
- Bakarra, bakarra.
- Kanpotarra zan bera?
- Kastillakua. Bera zan, hona noiz etorriko zan ez dakit. Hemen esaten daue aurretik egon zala Maistra Zaharra esaten dotsaiña, oso gogorra. Ha zala irakusten ta oso gogorra baiña irakusten oso ona. Aurretik, nik ez neben ezagutu ha, e? Eta Madalenako eskoliori hori in daue hiru auzoren artian inddakua da hori. Zubillagakuak, honek auzo hanek eta Garibai auzuak. Eta zertako in euen? Edo zela in euen ez dakit, behintzet hiru auzuena zan. Gero in zan jabe aiuntamientua, baiña gero e? Aiuntamientuak in eben arreglau eta in zittuan, arreglau eta in eben, eta horren gaiñian dago bizitzaia, hor bizi zan maisua.
- Eta maixua bertan bizi zan orduan?
- Bai, bai. Oin horko maixuen alaba bat bizi da Oñatin, urte pilla bat derrigor euki bihar (di)ttu, alaba bizi da.
- Eskolia pagau itten zan?
- Ez, guk ez geben pagaitten. Neuk dakiela ez behintzet, oin hango partikular ipintten baldin baotsun bai, orduan bai. Partikularra ez dakit zenbat kobraitten euein baiña gu partikular asko fan giñan.
- Gau-eskolak...
- Gau-eskolak eta eguardiko eskolak be bai, eguardixan be hamabittan urteten geben eta hamabi ta erdittan atzera ekitten zan eta ordu bixak arte. Oin pagau-ta ez dakit zenbat pagaitten zan.
- Eskolan goiz ta atsalde.
- Bai, goiz ta atsalde. Hemen Zubillaga auzo dezentia zan, Zubillaga haundixa, nehiko haundixa ta oin baiño gehixao, jente gehixao biziko zan eta seguramente, eta han euzen ba hemengo aldian jente asko, eta Garibai da beste, errekien beste aldekua, Garibai hori be San Pedroraiño hartzen eben. Eta horreik be eskola hortara etorten ziren.
-Ume pillia e!
- Bai, hirurogeta hemezortzi ume, hirurogeta hemezortzi behintzet, larogei igual egongo giñan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia