Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Aozaratzako eskolan ikasi zuen

Aozaratzako eskolan ikasi zuen <p>Gerraostean ez zuten goserik pasatu. Xabier kalean jaio zen. Aitak harrobi txiki bat zuen. Lan-istripuan zauritu eta Artabera joan ziren. Bertan hasi zen Xabier eskolan hiru urterekin, eta auzoko eskolan jarraitu zuen zortzi urte izan zituen arte. Hiruzpalau maistra izan zituen; maisurik bat bera ere ez.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-033-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerraostean ez zuten goserik pasatu. Xabier kalean jaio zen. Aitak harrobi txiki bat zuen. Lan-istripuan zauritu eta Artabera joan ziren. Bertan hasi zen Xabier eskolan hiru urterekin, eta auzoko eskolan jarraitu zuen zortzi urte izan zituen arte. Hiruzpalau maistra izan zituen; maisurik bat bera ere ez.

Transkripzioa

- Zu gerra ostian edo gose (denporia) akabaitten edo hortxe jaio ziñan.
- Bai, guk gose-goseik ez gauen pasau. Eskasidadie igual bai baiña goserik ez. Klaro, ni jaixo kalien ein nitzen baiñe gure aittek kantera txiki bat euken hor Arbizelain, oin justo ointxe autopistiek dana desegin dau, harrapau ein doskulako erdi-erdixen, baiña. Hor kanteratxo bat euken aittak eta kanteran eitten euen lana, eta halako baten istripu bat euki euen, errebentau ein utsen zer batek, explosibo batek errebentau utsen pentsaurik ez euela funtzionetan fan zan berriro garbiketan ataraten edo ta justo hortantxe salto eiñ utsen da bota euen harri tta lokatza ta gizon danak fan zien goittik behera. Zaurittu ein zan.
- Bertan geratu zan bera?
- Ez, ez. Zaurittu ein zan nahiko grabe ta orduan ba amak aitte ospittalera eruen bihar eta egun batzuetarako eruen nindduen Artabera, bere etxera, amandrien aman etxera. Orduen ba han nengola ba eskolara bialdu nindduen, orduantxe hasteko, hiru urte ein barik ondio. Auzoko eskolara, bai, eta bueno, hasi-nintzen-hasi nintzen-hasi nintzen, azkenien han geratu nintzen auzuen. Eta sarri etorten nintzen kalera eta hola aitte ta aman etxera, baiñe zortzi urte pasau arte edo auzuen hasi nintzen ni, aittajun-amandrien basarrixan. Kalera etorten nintzen sarri, baiñe gehixao auzuen egoten nintzen hemen baiño, kalien baiño.
- Eta hori ze auzotakua da?
- Azatza. Aozaraza ifintten dau izena baiña guk beti Azatza.
- Goguan daukazu hango maixuak eta?
- Bueno, guk han maistrak euki gittuen. Maixurik ez geuen bat be euki. Maistrak euki gittuen, eztakit, hiru, lau edo bost. Ni hiru urtetik zortzi urte bete arte egon nintzen eskola hartan eta, eztakitt, urteko bat ero gutxi gora behera euki geuen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia