Oñati (Gipuzkoa)

Zañartu eta Madalenako eskoletan ibilia

Zañartu eta Madalenako eskoletan ibilia <p>Gerra denboran, Za&ntilde;artura joaten zen eskolara. Gerra-hegazkinen zaratarekin izututa, eskolatik etxera bidali zituzten. Gerraostean, Madalenako eskolara joan zen. Euskaraz hitz egiteagatik jipoiak ematen zizkieten ikasleei. Oso gaizki pasatu zuten ikasleek erdaraz ez jakiteagatik. Bost urtetik 14 urtera arteko neska-mutilek elkarrekin ikasten zuten, maisu batekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-075-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra denboran, Zañartura joaten zen eskolara. Gerra-hegazkinen zaratarekin izututa, eskolatik etxera bidali zituzten. Gerraostean, Madalenako eskolara joan zen. Euskaraz hitz egiteagatik jipoiak ematen zizkieten ikasleei. Oso gaizki pasatu zuten ikasleek erdaraz ez jakiteagatik. Bost urtetik 14 urtera arteko neska-mutilek elkarrekin ikasten zuten, maisu batekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero gu gerra denporan egon giñan eskolan Zañartun, Zañartun egozen mojak, karidadekuak, han ibilli giñan gu. Eta hemen bonbardeua hasi zanian, hau frentia hasi zanian hemen etorri zan arioplanuak, gorrionak baiño gehixau, danbarradia... billurtuta, etxera. Gerria akabo zanian handik Madalenara pasau giñan, eskolara. Guk erderaz jakin ez, eta euskeraz gekixelako, euskeraz itten gebelako kriston palizak emuten oskuen.
- Palizak, e? Ez da eskola danetan pasau hori, e?
- Baiña Oñatin bai, Oñatin leku askotan, kaleko eskola nazionaletan be emuten euen, bai. Hemen Madalenan ez dakit zeatik.
- Kastiguak igual paretara begira, liburuak eusten ta hola.
- Holako zera ez, guri egurra.
- Egurra, e?
- Egurra. Gero anillua, eraztuna ibiltten zan. Klaro, ha hurringo egunian faten zana, ha etxera, eskolara faten zana harekin, palizia. Palizia sin mas, e? Bueno! Guk euki geben orduen kalbarixua, eta erderaz jakin ez. Erderaz badakitzu, zeozer jakingo geben, baiña etxian, jolasian eta betik ba euskeraz. Maixua ezkiñarik ezkiña zainketan. Ona izango zan igual erderaz ikasteko, eskolia ikasteko, baiña, baiña, bere misiñua.
- Jentien gain amorrua sortzeko bidia.
- Eskolara joan gura ezta egongo ziñazien orduan, ez?
- Gu egon giñan eskolan hemen maixu bateaz ixa larogei, ixa larogei txikiñak eta haundixak danak. Igual egongo giñan ba bost urtetik hamalau urte artekuak ixa larogei, danak batera.
- Hori hemen Madalenan?
- Madalenan, bai. Maristak etorri ziranian, hona Maristak etorri ziranian orduentxe zabaldu zan puska bat. Orduentxe zabaldu zan, maristetara fan ziren batzuk, gure etxetik be fan ziren maristetara. Ni hor geratu nitzan ta bueno, hola ibilli zan.
- Eta nun zegoan eskolia, Madalenako eskola hori?
- Hortxe, zerien dau, Bikoitz tabernia dau ipiñitta.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia