Jostun etxerik etxe
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGO-003-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Josten ikasitakoan, etxez etxe ibili zen arropak josten, ezkondu zen arte. Jostea gustatu egiten zitzaion. Pezeta biko jornala izaten zuen eta propina ere ematen zioten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 02a
- Iraupena: 0:02:30
- Erref: IGO-003/003
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Lanbideak » Sastreak, jostunak
Transkripzioa
- Bertan josten-eta ikisi zendun?
- Bai, gero apurke-apurke, ba, egon nintzen holantxe ta gero, bertan joskilea zan lez andrea, ba, hantxe segidu segidu ta bertan ikisi josten.
- Ta zeu be joskile izan zara orduan?
- Ta ni pozik josten gustetan jatan ta. Ta gero, josten ikisi orduen, akostunbretan zara hemen etxeetati joatea makinatxue tx... ba goikoagaz, txikiegaz. O sea ke atara eiten zan makinea. Oin be ingo da, baia... Ataraten da ba ["klask" einde] ta ba kajatxuen sartzean da ta etxeetati. Ta etxeetati, ta joaten nintzen, ba, astelehenetan etxe batera martzitzenetan beste etxe batera, eguztenetan beste batera... holantxe, ba, harik eta ezkondu arte. Holantxik ibili nintzen. Ensegida, pozik.
- Eta ze... ze josten zan?
- Josi?
- Bai, zer?
- Ba erropak guztiek.
- Erropa guztia?
- Bai, danetariko, ze horrek danak josten [zituezen] gauze klase guztiek.
- Frakak eta?
- Gizonana frakak, alkondarak, kanzonzilloak ta... ba gaueko lo jantziek eta, bueno, geuze guztiek. Ta andranak be "lo mismo". Ta behar asko eukiten auen. Ta hortxe pasau nauen denpora zera.
- Gainera...
- Ta, bueno, ona. Ta gero, ganera, kozinerea izin zen hori, hemekoa. Ta hak, ba, erakusten ostezan nozapein geuze batzuk, hau holantxik iten da ta ez dakit /eztait/ zelan iten da ta. Ta ni gure jakin, jakingurekoa "número uno".
- Eta jostea-ta gustetan jatzun?
- E?
- Jostea.
- Zer?
- Jostea gustetan jatzun?
- Jostea nik gusteu, josten gusteu, jostea gusteu. Ta gero, ba, holantxik paseu neuen denporea ezkondu arte.
- Eta dirurik-eta irabazten zan?
- Ba pagetan eurien peseta bi ta gero hamar erreal egunean. Ta baten hiru. Goizean lehenango joan ta armosue emon. Gero bazkarie ta gero merindea. Ta baz... Ta, ba, hoixe, peseta bi, hamar erreal. Baia batzuk itxi itxi iten ustiezan txakur betzuk. Askotan, ezta?
- Iloba: [...]
- Orduen hiru-lau txakur be asko iziten zan ta. Baia tranposa batzuk handik ez dotelakoan kontauko, bat edo bi kendu.
- Iloba: A bai, e?
- Bai, ba hilde dau andrea bat eiten ustena hori beti, bea, bueno, esaten nauen "Berau txarrau dau te".
- Iloba: Bai, ez? Holango gauzak iteko...
- Holantxik, holantxik pasau nauen denporea.
Egilea(k): Arrate Bustinza Maza






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!