Ubide (Bizkaia)

Haria, galtzerdiak, jertseak eta konponketak etxean

Haria, galtzerdiak, jertseak eta konponketak etxean Galtzerdiak ere etxean egiten zituzten. Artilearekin hariak prestatzen zituen aitak. Garbitu, leundu, kardatu eta txabetarekin bueltaka-bueltaka haria nola egiten zuten azaltzen du. Hari harekin galtzerdiak eta jertseak egiten zituzten. Beste arropak jostunari eskatzen zizkioten egiteko. Abelintxuk etxeko gauzak josteko beste ikasi zuen gaztetan. Orduan arropa zaharrak sarritan konpontzen ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Galtzerdiak ere etxean egiten zituzten. Artilearekin hariak prestatzen zituen aitak. Garbitu, leundu, kardatu eta txabetarekin bueltaka-bueltaka haria nola egiten zuten azaltzen du. Hari harekin galtzerdiak eta jertseak egiten zituzten. Beste arropak jostunari eskatzen zizkioten egiteko. Abelintxuk etxeko gauzak josteko beste ikasi zuen gaztetan. Orduan arropa zaharrak sarritan konpontzen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta horrekaz ibiltzen zien galtzerdixei zelan deitzen otsazue?
- Guk “galtzetiñek” esaten gontsen. Bai. Badakit “galtzerdi” esaten jakona baina guk “galtzetiñek”. Bai.
- Eta zelan eiten zenuezan horrek?
- Ba batzuk gizonak eta bazekixen, baia hemen gizonak ez zekixien. Ba gero lanie, aitek baekixen irun ta iten. Lehenengo ein bihar izeten /bizeten/ da garbitu ta gero holan eskuaz apur bat suabetu. Ta gero “kardak” esaten jakona zepillo kuadrau batzuk honan eitekuek, honan aitekuek, honan ein ta gero ba “txabetie” esaten jako, bai, holan txaramel moduko haunditxo bat. Holan e, ez dozu ikusi holan inde, gero holan iten dauriena ipinten? Nire aitek iten hauen hori. Bai. Ta gero hariaz laniaz ba zerak in, galtzak. Ta hemen e jertsiek ta re iten hauezan baina bueno.
- Bero-bero negureko.
- Bai, ta gero ba harek ba lehenaukuek ta bai baina oaingo jendiek ez dau gure, ze pikau eiten dauela ta harek laniek. Neuk be ibilite dekoaz haretakuek, pikau. Ez dakit pikaten auen edo ez, ez dakit.
- Zuek besterik ez zenduen euki-ta.
- Besteik euki ez ta ba haixe jantzi biher!
- Pikau edo ezebez.
- Ez, ez.
- Eta gero beste erropak eta ze iten zenduen, telie erosi ta josi-edo?
- Bai, bai, telie ta josi, bai.
- Ta nok josten euan?
- Hemeko joskille bat egote zan zera, Francisco Lekuen ama zan joskillie ta besten bat be bai hemen ta, ibilten zien josten. Ta gero ni, gazte-gaztetan apur bat ikisi nauen ta etxeko gauzek neuk iten noazen. Ba gurien be ba arropa zaharrak ta be josi nik asko eiten noazen orduen! Bai, orduen arropa zaharrak asko josten zien. Prakai be, ba hemetik honaiño zati berrixe-ta imini, zuk ikusi dozu hor baserrixetan? Ez.Oin dabizenan moduen horrek e zatixekaz?
- Bai.
- Orduen arreglaute. Bai. Bai, bai. Oin hor dabiz barrixekaz, baina orduen arreglaute. Bueno, hoixe.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia