Elgeta (Gipuzkoa)

Txondorretatik ateratako ikatzaren erabilera

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-050-043 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Txondorraren neurria. Tailarretara saltzen zuten. Prezioa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta txondorran kapazidadie edo kabidie edo, esaten zenduen, ba, "txondor honek ez dakit zenbat zaku eukiko dittu" edo...?
- Ba eukiko zittuen, ba, batzuk berrogeta hamar, beste batzuk berrehun, gehixaokuak be bai, segun zetako eitten dan.
- Ya aurretik jakitzen zenduen gutxi gorabehera zenbat zaku irtengo zien?
- Bai. Zenbateko tamaiñoko txendorra eitten dan... Batzuk ba gero... Hortarako parajia be bihar da ta egurra ta, [ostian, ba, haraxe]. Gero harek, haundixa bada, ba, beste hamabost egun bihar dittuena, ba, harek hillebete bihar eitten.
- Zeuek ze eitten zenduen, etxerako iketz dana ala saldu be eitten zenduen?
- Ez, saldu, saldu eitten giñuan. Saldu. Eskupetan tenplerako ta...
- Zertako?
- Eskupetan kañoiak eta tenplerako eta... hartarako eitten giñuazen guk.
- Zer da tenplia?
- Tenplia, ba, kañoian bizittasuna edo... zera, tenplia oin zera emoten dotse, olixuakin-ta emoten dotse oin tenplia. Bere indarra, burdiñiak be, ba, bere indarra. Ta atxurra [edo] pikatxoia be, zerian, tenplia olixotan emoten bajako, edo uretan be, uretan be derrepente sartzen bada, ha gogorra urtetzen dau gero. Zatixa bota igual eitten dau harek. Horixe, tenplia da, ba...
- Eta ikatza saltzera eruaten ziñuen, erak etortzen ziran billa edo zeuek...?
- Guk geuk eukitzen giñuan jeneralian bezerua hartuta, ezta? Ba, taillardunak. Ta taillardunari, ba, atzen urtetan tio izeten zan enpliatzailliori. Zela Eibarren lanian ta harek lagunak be han einda eukazen, ba, haretxek zeiñek zenbat bihar daben. Ta batak igual hogei zaku ta beste batzuk berrogeta hamar ta beste batzuk hamabost ta [dana...] ya eruan ta...
- Eta eruan zela eitten zan?
- Burdixan.
- Ta zeiñek eruaten eban?
- Atzen urtetan neuk eruaten neban, baiña aurretik Lezetakua edo, han Goimendixan, Azurtzatik behera, hangua eukitzen giñuan. Harek, etorriko zan [...guk etarata] hamaikak ingururako preparauta eukitzen giñuan ta gero hartu ta harek Eibarrera.
- Zenbat diru eitten zeban akordatzen zara orduan zakuak edo? Goguan dozu?
- Oin ya burutik juanda [daukat]... Orduan zortzi pezeta ta be bai, ta eruatia zakuko pezetia. Egun guztia bihar izeten eban. Ba, etxetik urtetzen baeban bederatziretan, ba, basora etorri ta kargau ta ein orduko, ba, egun guztia bihar. Ta idixekin juan ta, ba, hamasei zaku eruaten zittuan, ba, hamasei pezeta. Orduan zakua, ba, sei-zazpi pezeta, zortzi... hortxe.
- Eta zetako erabiltzen zan iketza? Zetako erueten zeben iketza? Fabriketara be bai?
- Taillarretan, ba, hortxe. Tenpliak emon-ta, burdiñia suberatzeko ta kañoiak-eta pegatzeko ta...
- Trenetarako ez zan erabiltzen?
- Ez, trenak harri-iketza ibiltzen eben.
- Trenak zer?
- Harri-ikatza.
- Eta errementarixek?
- Errementarixak ibiltzen eben, baiña errementarixek ibiltzen eben gaztiñia. Harek suberatzeko ta gaztaiñia ibiltzen eben harek.
- Zer da subiratzia?
- Burdiñia gorittu, nahiz atxurra izan bestia izan, goritzeko. Ta gero harek, ba, junguran, zera, mailluakin jo ta mehetu edo.[...] zorroztu, mehetu. Hotzian zartau eitten da ta beruan ein bihar da horrek zerok.
- Nahi dan formia emon edo...
- Ta perratokittan be bai, idixak perratzeko ta, perrak eta...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia