Igorre (Bizkaia)

Frakei "atze-aurrea" egiten

Frakei "atze-aurrea" egiten <p>Frakak nola konpontzen ziren kontatzen du: "atze-aurrea" eginda. Gauez ere josi egiten zuen etxean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGO-003-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Frakak nola konpontzen ziren kontatzen du: "atze-aurrea" eginda. Gauez ere josi egiten zuen etxean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan, gainera, erropa guztia etxian eta... Erosi-ta gitxi, ez?
- Erosi ezebez ein nik.
- Dana ein edo...?
- Bai, erosi ta ba frakak eta... Frakak gizonak akostunbretan zan ba “atze-aurreak” botatea. Ba beharginek, ezta? “Atze-aurreak” esaten jakon...
- Zer zan?
- Hemeti apurtan zan lez ta eperditi frakak gizonak gehien, ba, hemetik holan holako leku betetik ebagi hau bigundute eukiten aurien ta, honango lekureiño. Ta hau barrie. Ta gero eperdie hemetik garrien zatie itxi ta eperdie tapeute [...]. Ta “atze-aurre” esaten jakon. Ta holangoak asko iten zituzan jenteak. Aprobetxetako [... ], ze ha ez zan apurtan frakea dana ez da apurtan dana batera, belaune eta eperdie lehelango. Zeueri be holan gasteko dozuez?
- Iloba: Bai ba [...].
- Ba holantxe, ba holantxe pasetan da.
- Eta askotan kortiñegaz edo abrigoagaz eta gero soiñekoa ein eta holakoak be eingo ziran, ez?
- [...], konposturek?
- Iloba: Kortiñek hartute eta holako telak eta...
- Hartu kortiñea eta gero soiñeko bat ein edo aittan...?
- Ez, medidek hartu, beti medidekaz. Medidek hartzean zotsezan ta medidekaz ein.
- Iloba: Baia etxeko sobran bat hartute, igual, ba, ez dakit, ba, etxeko sobran bat hartute edo sobretan dan telan bat edo sobretan dan abriguren bat edo sobretan dan kortinan bat-edo hartute hori aprobetxaute be eiten zala zeozer, ezta?
- [...] zatiek in, moltzotxue eiten neuen ta jaubeari emon zerak ein orduen, etxean iten nauenean. Baia nik geuetan josteko be eroan eiten nauen etxetik, zeretik.
- Etxera?
- Beharretik. Ta aukiten nauen jostea "hasta los topes". Baia... jostea zenbet gure eukiten neuen. Ta gero aitek, gure aitek, hangoak, ba, asko gure izin osten, e? Geuetan iten osten geuetan in behar iziten neuen hori. Gero, ba, egunez kanpoan in ezkero da horrik besteak hartzean dozanak etxean eiteko, ze batek esaten osten "alkondara bat eiten bostezu [edozein] egunerako" edo "fraka batzuk izten bostezuz" edo aunque sea zeozertxu iteko esaten..., bai, ba, denporea emonda, ezta, apurtxu bet. Ta gero harek, ba... ze esaten [joan nazen] be ahiztu in jata, bakizu?
- Iloba: Ze esaten otsun horrek?
- Aitak edo.
- Aitek geubetan josi behar iziten neuen, ezta? [...] ta geubean aitek iten osten hangoak –ba, geure aitek ez, bueno, nik haxe izin zen nire aite– ohira joan, nik harik eta hurrungo egunerako prest itxi hartiño edo biherra akabetako moduen-edo in artiño han egoten nintzen josten argipean. Argien azpien imini makinea ta hantxe. Etxera joan ta egune sartute, ezta? Egune etxeatan sartute. Ta gero ba... ahiztu in jata ze esaten joan nazen.

Egilea(k): Arrate Bustinza Maza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia