Igorre (Bizkaia)

Basili lapurtu zutenekoa

Basili lapurtu zutenekoa <p>Zazpi urte baino gutxiago zituela, aita-amak soroan auzolanean ari zirela, hiru andre etxera joan eta Basili eraman egin zuten. Aita bila joan zitzaion, aguazilak lagundu zion eta topatu egin zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGO-003-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zazpi urte baino gutxiago zituela, aita-amak soroan auzolanean ari zirela, hiru andre etxera joan eta Basili eraman egin zuten. Aita bila joan zitzaion, aguazilak lagundu zion eta topatu egin zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gure izen osten asko, neuk be bai. Berak neuri... Ni [...] izin nintzena lez, ostu in ostien /iostien/. Zazpi urte baiño lehenau, jaubeak, akordau ezkero edo topau ezkero batan bat ha hazten dauena, ze iten eurien? Ba eroan, ezta, eurek behar badaurie jaubeak. Ta zer eiten aurien? Ba... Ta nire burue zelan dauen ez dakizue zuek zelan dauen.
- Iloba: Adopziñoko... zelan [...], ez?
- Ze esaten [...] ahiztu iten jata.
- Iloba: Adopziñoko lekuen, ezta?
- E?
- Iloba: Adopziñoko lekuen diñozu... ostu... ostu, ez?
- E?
- Ostu? Lapurtu?
- Iloba: Ostu eiten euriezela umeak, ez?
- Zu ostu?
- Ni umea izin nintzenean, bai, ni umea izin nintzenean, ba, egon zirean laietan solo baten, ama ta aite. Ze lehenau usetan zan etxe bateko soloak batzuk geur etxe batekoak, biher beste etxekoa eta alkarreri lagundute laietan in, laietan, holan sartu ta... ba horixe. Holan eiten eurien /eiteurien/. Ta holan egon zirean etxe baten. Ta etorri zirean arrasti beten hiru andra. Ta nire aitek euki auen, ba, zera, ba, beren arraba bat solterea etxean, ta haregaz, haregaz itzite, bueno, etxean itzite ni ta bera itzite. Ta esan otsien /esaotsien/ berea nazela, eurena nazela, ta eroaten datozela ta papelak erakutsi. Baia hak papelak leiduten jakin be ez ta ezebez ez. Ta ein ostien /iostien/ hartu ta eroan tranbira ta tranbitik fuera. Ta joan zan ama, ba.... bai, amama, ama, bai, joan zan aitegana ta amangana esaten, nire amamak hori, joan haikana esaten zelan umea kendu otsiela. Gure aite mogietan da handi, etxera etorri, jazteko be astirik barik, ta tranbiera joan orduko, [ensegidako] tranbie, ze orduro egoten zan tranbie...
- Iloba: Bai.
- Ta Bilbon preguntetan joan umea negarrez-edo ikusi [baurien], ze jakin auen negarrez eongo nazela ta. Ta topau euen aguazile San Antonen edo hor, ume bat negarrez ta preguntek hartu ta baietz, ume bat negar baten ez dakit nonora eroan dauriela ta esan dotsiela "que tiene dolor de tripas" edo "de esto" eta, ez dakit, zeozer horrek androk. Ia nora joan zan ta erakutsi in otsiela /iotsiela/ apurken-apurken joan da horra Begoñera edo gora zan, aldatz batetik joaten zan hara zerera. Ta joan ta ulea euki nauen honaiñokoa edo holan ta ebagi ein osten /eisten/. Ta ebaten dauela ta ni negar baten, aitek asmeu negar hori ta aguazilek eta... ta topau ostien, topau atoan.
- Iloba: Zure negarra dala ta...bai.
- Topau. Ta topau ta hartu ta etxera. Ai, gure aite bera negar baten!
- Iloba: Bai, klaro, klaro.
- Aitek asko gure izin osten, e! Aitek asko gure izin osten.
- Ta Bilbora joan eta zu topau, e?
- Bai, topau, topeu aguazilegaz, ezta? Baia aguazileri esanda. Negarrez joan ez banintzen ez aurien topauko, baia isildu be ez ni. Ta topau in osteien /iostien/ ta eroan.
- Zenbat urtegaz?
- Ba zazpi baiño lehentxuau.
- Iloba: Zazpi baiño lehentxuau.
- Sei urtegaz?
- Zazpigez eroan baostien, igual eurena ingo aurien papelan batzuk edo zeozer, baia zazpi baiño lehenau. Bai, [hare] lehentxoau. Baia ein barik, papelak-eta ikusi ta guzurre gero guzurrezkoa izin zean, izin zirean horrek andrak guzur guzurdunek. Osea ke eurena bestean bat izingo zan, ze ni ez nintzen /enintzen/ izin. Ta aitek ekarri osten etxera ta gero iñora be ez ostien itziten joaten.
- Iloba: Bai, ez?
- Baia orduen be etxeti ostu ostien, baia...
- Beti albuan.
- Bai.
- Iloba: Badaezpada.
- Holango [...] xelebre.

Egilea(k): Arrate Bustinza Maza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia