Mojek egindako ostiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGO-003-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eugenia, Cristina, Juana eta Maria ahizpak izan ziren bere mojetako irakasleak. Bakoitzaren zereginak aipatzen ditu. Etxeetatik batutako garia eho eta ostiak egiten zituzten, Arratiako elizetara banatzeko. Moja gehienak euskaldunak ziren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 02a
- Iraupena: 0:03:26
- Erref: IGO-003/010
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Mojak
Transkripzioa
- Zure maistrak-eta zeintzun izan ziran?
- Mojak?
- Akordatzen jatzuz?
- Ba bat, hermana Eugenia, izin zen nire maestrea gehien iten ostena ta bestea hermana Kristina "labores" esaten jakon, beharrak-eta eiten [zituzen], osea ke josteko gauzek. Irakasten [zituzen] ta. Ta kozinerea izin zen hermana Juana, ta beste bat, hermana Maria, izin zen elizako kapillatxu bet eukien ta hangoxe kapilleko sakristanea esaten jakon. Haxe. Ta zerak iten zituzen Arratie guztireko, ba, formak osea ke ba osti [...], bueno, maseagaz einde. Batzen eurien garie urtean, ba, etxeetati ta garie ihoten aurien ta, ba, Arratie guztireko formak eiten zituzan ba hak.
- Berak, e? Bertan? Bertan eskolan?
- Ba... Bueno, bai, ebagi, rekortau, ze badakizu hemen iten bozuz erredondoak holan, hemen bitartea dekozu ta horrik aparteu ta horixe. Ta gero bielduten zituzan Arratie guztira, elixetara.
- Eta bera joaten zan beste elizetara-ta, edo...?
- Ez, eurek etorten... ayuntamientuek edo, nik ez dakit abadeak ala nok eiten... Gero entregau ez dakit nok iten zituzan. Hori esaten aurien.
- Baia ein, zeuen eskolan?
- Bai, geure eskol... bueno, eskolan ez baia euren sutean, baia eurek ein, hangoxe mojak eiten eurien.
- Ze zan eskola ta aparte konbentua, edo...?
- Eskolea... luze [bat da]. Punte bateti eskolea, gero hurrungo pasilloan komune ta aparajuek eta gero errezibidora ta gauze... beste departamentu betzuk, ta gero hortik elizea, euren kapillea ta eleixatxuk ta geuzek eurek biziteko.
- Iloba: Bai, euren etxea ta...
- Ta goien euki auriezan, ba, herriko lau edo bost pobre, pobreak edo zaharrak nire modukoak eta holangoak, euki ezin dittuzenak iñoz, ba, zer batek, aberats batek, Gurtubai-edo esaten otsienak, hak itzi auen honenbeste urterako. Ta harek mantenitan zittuezan [harek] mojak.
- Eta mojak zer ziran, hamen ingurukoak, Igorre ingurukoak, euskaldunak, edo kanpotik etorritakoak?
- Ez, nigez egoten zana zan, ba, zerekoa, Barzelonakoa edo.
- Iloba: A bai, e? Barzelonakoa honaiño, e? Bai, e?
- Bai, hemeko ingurukorik ez. A bai, bat, hermana Kristina izin zen e... zera... ba beste behar batzuk eiten zituzena ta jostea emoten euena, ha zan Arteakoa.
- Arteakoa.
- Artea, hori...
- Iloba: Bai.
- Horkoxea zan hermana Kristina. Ta besteak ez zirean izin hemekoak. Bueno, hemekoak esan gura dot, euskeldunek bai, danak euskeldunek.
- Euskaldunak?
- Bai.
- Eta asko ziran?
- Asko? Mojak? Ez, bost eukin ginduzen guk.
- A! Horrek?
- Bost moja.
- Komentu txikie orduen?
- Bai, txikie... Bai, txikie edo... bai. Herrikoa zan ta, herri... ayuntamientuek eta ba elixeak edo horrexek pagetan otsien. Harexeri mojari-ta pageu ta gure eskolako diruegaz ta horrexekaz mantenitan zirean.
Egilea(k): Arrate Bustinza Maza






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!