Igorre (Bizkaia)

Barre egiteko esaerak

Barre egiteko esaerak <p>Eskolako liburuak erdaraz izaten ziren baina euskaraz egiten zuten denen artean. Barre egiteko esaerak erabiltzen zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGO-003-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolako liburuak erdaraz izaten ziren baina euskaraz egiten zuten denen artean. Barre egiteko esaerak erabiltzen zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ala ba!
- Iloba: Zelan... zelan... erderaz-eta ikisteko, zerak zelan esaten otsuezan, erderaz-eta ikisteko?
- Gorra dekot, baia...
- Erderaz, erderaz-eta ikisteko, amama, ze berbakune egoten zan, erderaz-eta ikisteko? Erderaz-eta ikisteko....
- Erderaz. Zeuk erderaz eskolan ikasi zenduan?
- Bai, ba, entzunde jenteari.
- Iloba: Entzunde, ezta? Baia holako esakera batzuk egoten zirean, ezta?
- Baia guk eskolan liburuek erderazkoak eukiten ginduzen, dotrinea izin ezik. Baia ostantzean euskeraz iten gendun guk berba. Euskeraz berba guk.
- Lagunekin eta? Lagunekaz eta?
- Danakaz, ta mojakaz be bai. Danakaz euskeraz, baia libruek, ba, dekozenak, erderazkoak, ba haikin. Ta gero etorten zan inspektorea edo, superiora ta ez dakit nortzuk, urtean bat edo bi edo, ba, zerak, esamenak eiten.
- Karo.
- Ta holantxe.
- Eta erderaz-eta ikasteko esakuna batzuk-eta baziran?
- Iloba: "Dominus vobiscum" eta... E?
- Ez, e... horrek e... horrek bitarteko zerak direz horrek. "Dominus vobiscum, erakutsi ta emon ez ein euskun /eieskun/". Horrek direz bitarteko zerak.
- Iloba: "Sursum corda" ta... E? Holangoak badekozuz zuk asko hor. E?
- Ez, horrek dire bitartean esaten direzenak, bromakoak.
- Iloba: Bromakoak.
- Barre eiteko, batek edo beste batek pentseu bai edo lehenauko zaharrauek edo pentseute edo... handi esan, ezta? "Sursum corda" esaten baeurien igual "bosina gorda". Norberak ikisi. Barre iteko. Baia intenziño txarrekoak ez.
- Eta zelan ziran baina?
- E?
- Zelan ziran? "Sursum corda"?
- "Bosina gorda". Ta "Dominus vobiscum, erakutsi ta emon ez in euskun /ieskun/".

Egilea(k): Arrate Bustinza Maza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia