Igorre (Bizkaia)

Igandero erromeria

Igandero erromeria <p>Erromerietara inguruko herrietara joaten ziren. Igorren igandeetan soinularia izaten zen eta "aimarietan" etxera joaten ziren. Soinulariak kobratu egiten zien dantzariei eta udalak ere ordaindu egiten zion soinulariari. Nobioa izan zuen soinularia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGO-003-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erromerietara inguruko herrietara joaten ziren. Igorren igandeetan soinularia izaten zen eta "aimarietan" etxera joaten ziren. Soinulariak kobratu egiten zien dantzariei eta udalak ere ordaindu egiten zion soinulariari. Nobioa izan zuen soinularia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduko... zeu ume gazte ziñala ta, Igorre zelakua zan? Asko asko kanbiau da?
- Bai, etxe barriek ein direz asko ta, bai.
- Zelakoa zan?
- Ostean jentea lehengo antzekoa nik pentsetan dot. Lehengo antzean pentsaten dot nik jentea, nik neuk halan uste dot, e.
- Igorre eta...?
- Inguruetan daoz Arantzazu horti, Dime horti horrantza, ta Lemoa horti ta... Baia danak direz euskeldunek herriek. Zeanuri ta Villaro ta Artea ta, ba, danak direz geure antzekoak.
- Arratian e...?
- Arratiekoak danak.
- Eta zeuek Arratian, Igorretik Zeanurira ta Dimara ta...?
- Bai, nozeapehin erromerietan-ta joaten gintzezan, gero neskatxu handitxuaua hazi orduen.
- Bai? Kontau hori, kontau hori.
- Nobioa topetan da.
- Iloba: Nobioa topetan, honbre.
- Karo. Eta, orduen, asko Igorretik-eta beste herri batzuetara joaten ziñien?
- E?
- Igorretik beste herri batzuetara erromerietan?
- Iyurrera gehien, ze Iyurren soiñularie egoten zan ta erromerie beti, domeka guztietan, lauretan-edo hasi ta aimariek (Abe Mariek) arte. Aimarietan (Abe Marietan )itxi ta "todos a la casa".
- Iloba: A bai?
- Ilundu orduko, etxera?
- Bai.
- Eta...?
- Jo orduko kanpaiak, ba, etxera edo etxe ingurure.
- Iloba: Bai.
- Eta kanpaiak noiz izaten ziran?
- Aimarietan. Aimariek (Abe Mariek), ba ilunkeran.
- Iloba: Aimariek, ilunkeran. Zortzirek edo holakon bat. Iluntzean, ez? Edo...?
- Iluntan hasten danean.
- Iloba: Iluntan hasten danean, bai.
- Bai, eiten auen zerak, tanbolinerak, eiten auen, ba, bueltea plazeari, "tara tapata tapata tapata tan", ta atzeti bueltan-bueltan-bueltan ta [...] arte.
- Eta...?
- Ta soiñularie ba joaten zan, soiñulariek kobrau eiten euen. Jantzaldi bakotxa jenteari txakur haundi bat edo txakur bi edo ez dakit zenbet kobretan otsien.
- A bai, e?
- Ta haik haxekaz diruekaz ta gero ayuntamentuek emoten otsien, ba urtean fallau ez iteko, honenbesteko bat. Ta nik eukin nauen giz... nobio... nobio bat, ba, zera, soiñularie, lehelauko nobioa. Ta, ba, hareri be pagau eiten eutsien /eitetsien/ urtean honenbesteko bat. Ta gero, joan behar iziten auen domeka guztietan gero presentau behar haraxe, denpora txarra nahi ona. Ta ez badau /ezpadau/ txarra ba egon, baia ostantzean han egon behar.
- Eta hori urte guztian, negu ta uda?
- Bai. E! gero bakaziñoak zeretara... ba... Garizumea libre.
- A! bai. Pekatue izango zan, dantza.
- Iloba: Bai, ezta?
- Garizumea zeuk gure dozun /guruzun/ lekureko lekureko libre.

Egilea(k): Arrate Bustinza Maza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia