Donostia (Gipuzkoa)

Mutilekin dantza egitea debekatuta

Mutilekin dantza egitea debekatuta <p>Dantza lotua debekatuta zuten Mariaren alabek. Baina ez zuten errespetatzen, eta zigortu egiten zituzten. Hernanira dantzara. Kattalin, etxeko jostuna eta ile apaintzailea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Dantza lotua debekatuta zuten Mariaren alabek. Baina ez zuten errespetatzen, eta zigortu egiten zituzten. Hernanira dantzara. Kattalin, etxeko jostuna eta ile apaintzailea.

Transkripzioa

-Miren: Ez dantzaik… ez ziguten uzten dantza iten mutillakin… eta holako gauzak bazian “por ser hija de Maria”. Hortan… hortan´e bazian debekuak.
-Dantza lotua debekatuta zeon?
-Miren: Bai, bai.
-Eta errespetatzen zenuten zuek debekua?
-Miren: Ez. Ezta batere.
-Kattalin: Bueno, ez genun… ez genun izaten okasio haundik´e… ba festa… Martuteneko festatan.
-Miren: Martuteneko festatan, eta Hernania juten giñenen?
-Kattalin: A bai, bai. Hernania´e juten giñen, bai. Ez ziguten uzten, e? Baiño...
-Miren: Ateatzen giñan… Igande bat ateatzen giñan ta beste bat zigortuta, juten giñan plaza Konstituziora. Zeatik plaza Konstituzioan iten zan dantza… euskal, euskal dantza.
-Kattalin: Euskal dantzak eoten zien.
-Miren: Eta orduan ama enteatzen zan, eta: “Zigortuta, hurrengo iganden ez zoazte ateatzea. Ateatze ezkeoz jun behar zeate e, plaza Konstituzioa”. Bueno, plaza Konstituzioa. Igande bat harea, bestean Hernania, igande bat harea, bestetan Hernania… Gurea zan dantza itea ta juerga ittea. Juerga... ondo pasatzea, “vaya”. Txorona iñez, baiñan...
-Eta dantzan nun ikasi zenuten?
-Kattalin: Nun?
-Zuen gisara, etxian?
-Kattalin: Bai, bai. Etxian o hoi ba… plaza juten giñanian o…
-Miren: Bai.
-Eta Hernanira jende asko juten zan, dantzara?
-Kattalin: Asko, asko. Asko. Juten zian trenak, baiño zintzilika juten zian trenak. Ta tranbiak eta… dena, bai.
-Miren: Gero autobusak´e jarri zituzten. Tranbia kendu zanen jarriko zittuzten autobusak…
-Kattalin: Bai …
-Miren: Baiño trena juten zan dana zintzilika jendea, e!
-Eta han, plazan?
-Kattalin: Bai, Tilosetan.
-Tilosetan?
-Kattalin: Bai. Gure gehiyen-gehiyena gue gazte zean… han pasa deu, Tilosetako… bai.
-Eta dotore jantzita jungo ziñeten hara...
-Kattalin: Ahal genduna itten genun, e! Bai, bai, bai, ahal genduna itten genun.
-Miren: Nei Kattaliñek josten zizkin erropak. Kattaliñek josten zizkin soiñekoak-ta, gonak-eta... Alkandorak´e bai ta... Nik bordatu itten nun, baiña Kattaliñek josten zun, bai.
-Eta illia-eta?
-Miren: A, hoi´re Kattaliñek.
-Kattalin: Hoi´e nik.
-Hori´re zuk?
-Kattalin: Bai, eske nei asko-asko gustatu izandu zait beti ileko zea, [...]. Juten nitzan pelukeia, ikusten nun pelukerak nola lan iten zun, eta etxea etorri, eta denai e… itten nioten, eta ne amai´e bai. Nere ama´de bueno... gutxi-gutxitan jungo zan pelukeia. Dena beti-beti neonek iten niyon.
-Eta zer zeon orduan modan? Ze orrazkera-edo?
-Kattalin: Bueno, kardatuakin ta /da/… Ille kardatua asko behintzat...
-Miren: “A lo garçon”.
-“A lo garçon”?
-Kattalin: Baiño kardatua´de asko.
-Miren: Bai.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia