Kattalin Garmendia Albizu
Donostia (Gipuzkoa) (1938)
Biografia
Martuteneko Garrostegi baserrian jaio zen, hura Altza herriaren zati zenean. Baina Arrieta baserrian bizi izan da umetatik. Sei senide ziren. Ama Beasaingoa zuten, eta aita Argentinan jaio zen, eta gero Garrostegin bizi. Amak berdura eta loreak eramaten zituen Bretxara. Aita Altuna marmol-lantegian zebilen lanean, Egian. Baliarrainera asko joaten ziren, senitartekoengana. Martuteneko eskola publikoan ikasi zuen. Josten ere aritu zen. 19 urterekin Tabakaleran hasi zen lanean, eta ezkondu arte jardun zuen han. Etxera ezkondu zen. Miren ahizparekin batera egin du kontu-saioa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-102 | 2010 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute