Donostia (Gipuzkoa)

Beti beldurrez, apaizak zer esango

Beti beldurrez, apaizak zer esango <p>Gazte hasi ziren nobioekin. Ez zen sexuari buruz hitz egiten. Birjinak ezkontzen ziren. Apaizaren kontrola. Beti beldurrez.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-102-044 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gazte hasi ziren nobioekin. Ez zen sexuari buruz hitz egiten. Birjinak ezkontzen ziren. Apaizaren kontrola. Beti beldurrez.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta nobiyuakin-ta denbora… urte asko iten zian nobiotan, ez, ezkondu aurretik?
-Kattalin: Bai. Ba... bost urte. Ni behintzat... ta hi´re bai, gehiyo igual...
-Miren: Ba lau urte. Ez, lau, lau… ni hemezortzi urtekin hasi nitzan ya. Hemezortzi urtekin ya hasi nitzan nere senarrakin, eta lau urte o ingo genittun... Geo ya ezkondu giñan, bai. […] Hogeita bi in baiño leno ezkondu nitzan, “o sea que” lau urte, lau urten egondu nitzen ni.
-Kattalin: Ni bost, bost.
-Garai hartan dena pekatu zan.
-Miren: Bueno, dena! Noski.
-Eta zuei nork… esan zizueten… esplikaziyorik edo jaso zenuten nunbaiten, etxian, sexuari buruz eta holako kontuei buruz ala…?
-Miren: Ez gendun… ez zan /etzan/ hitz eiten… Hombre, beti…
-Kattalin: Esaten ziguten beti ba “kontu izan zazute, zeatik…”, e, baiño…
-Miren: Baiña ez. Guk geok bageñekigun ezin zala… ezin zala… gauza asko ezin ziala ein, oain eiten dian bezela; oain dena libre dute! “O sea que” oain ya… baiñan ez, leno ez zegon /etzegon/, sexo… Hombre, eongo zan!
-Kattalin: Bai, noski.
-Miren: Eongo zan, eongo zan jendea!... Baiñon guk behiñek pein ez gea izan... Gu ezkondu giñan “virgenes, vaya”.
-Kattalin: Bai, bai.
-Eta muxu ematia ere bekatu, ala ez?
-Kattalin: Ba hoi ya ez.
-Miren: Hasiera batean bai, Kattalin. Hasiera batean…
-Kattalin: Bueno, hasiera baten…
-Miren: Niri igual urtebeten muxuik ez giñan eman, urtebeten...
-Kattalin: Bueno, ez diñat esaten, baiño ez, ez kalian eta ez iñon zertan…
-Miren: A, ez, ez…
-Kattalin: ...baiño etxea launtzen ziutenian bai, orduan muxu behintzat bai.
-Miren: Bai, bai, bai.
-Kattalin: Baiño “ya está, con eso se acabó”.
-Miren: Bai, bai, bai. Ez zeon /etzeon/ [...]... esaten izut, bueno… eta eskerrak gaiñea, e, zeatik bestela bueno... genden kontrolatuta...! Ba ni oaindik zazpi hillabeteko neola, ya ezkondu giñanean, e... hiru hillabete kostatu zitzaidan geatzea haurdun. Eta ya zazpi hillabeteko neola ya hasi zan gure parroko jauna gal... esaten: ”Zer, noiz euki behar dezu haurra?”. ”Aizu, ni oaindikan zazpi hillabetekoa nago, ”asi que” zuk atea kontuk noiz izan behar deten”. Holaxe erantzun nion. Ze harek ya pentsatzen zun ni ezkondu nitzala ya enbarazatuta. Zeatik zazpi hillabeteako ai bazan galdezka eta nei hiru hillabete kostatu zitzaidan... ba...
-Okerrenak, okerrenak apaizak, batzutan, ezta?
-Miren: Oiiii, bueno.
-Eta... konfesatzerakuan ere galderak-eta iten zituztela...
-Miren/Kattalin: Bai, bai.
-Norberai burutik pasa gabekuak eta...
-Miren: Bai, bai, bai.
-...apaizak galdetu!
-Miren: Bai, bai. Ez, izan, izandu giñan oso… ez det esango zigortuak baiño... bai ez zizutela uzten zuk nahi zenuna iten ere... “O sea”, beti egon behar ziñan bildurrik, beti eon behar ziñan ze esango uten, zer... Ez zakazun /etzakazun/ oaingo askatasuna, ez? Oaingoa gehiegizkoa nei iruitzen zait, baiño lehengokoa ere bai... leno ez ziguten /etziguten/ uzten arnasaik hartzen ere.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia