Miren Garmendia Albizu
Donostia (Gipuzkoa) (1940)
Biografia
Martuteneko Garrostegi baserrian jaio zen, baina Arrieta baserrian bizi izan da umetatik. Sei senide ziren. Ama Beasaingoa zuten, eta aita Argentinan jaio zen, eta gero Garrostegin bizi. Amak berdura eta loreak eramaten zituen Bretxara. Aita Altuna marmol-lantegian zebilen lanean, Egian. Baliarrainera asko joaten ziren, senitartekoengana. Martuteneko eskola publikoan ikasi zuen. 17 urterekin Tabakaleran hasi zen lanean, eta ezkondu arte jardun zuen han. Donostia erdigunera ezkondu zen, Joxe Migel Olanorekin. Kattalin ahizparekin batera egin du kontu-saioa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-102 | 2010 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute