Donostia (Gipuzkoa)

Tabakalera: gehienak emakumeak

Tabakalera: gehienak emakumeak Tabakaleran langile gehienak emakumeak ziren. Gizonen lanak. Sirena. Lan ordutegia. Igandea jai. Soldata. Oinez joaten ziren, aitarekin; Altuna marmol lantegian egiten zuen lana.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Tabakaleran langile gehienak emakumeak ziren. Gizonen lanak. Sirena. Lan ordutegia. Igandea jai. Soldata. Oinez joaten ziren, aitarekin; Altuna marmol lantegian egiten zuen lana.

Transkripzioa

-Zuek...
-Kattalin: Gehiyenak emakumiak zian. Bai, ta gizonezkuak zian ba... mekanikuak, makinak-eta martxan jartzen zittuztenak eta arreglatzen zittuztenak... Eta gero bazauden´e bai “mozos” esaten ziotenak, ba e... karrotan ematen zittuztenak behera, zeak... geo ya...
-Miren: Hautsa. Hautsak ematen zittuztenak, geo indako gauzak eamaten zittuztenak… Baiño makina bakoitzean eoten zan mekaniko bat eta bi-hiru emakume. Hiru emakume. Normalki hiru izaten zian. Eta sala bakoitzean lau? Lau eta lau? Lau liadora eta lau... ?
-Kattalin: Lau [...].
-Miren: [...] izango zian sala bakoitzean.
-Eta zenbat sala ziran, asko? Oso haundiya da hori...
-Kattalin: Bai, oso. Oso haundia da, oso hauindiya da, oso oso. Hoi goran ta gero “es que” beran ere bodegatan… Hoi´de ikaragarriya da, ikaragarriya.
-Miren: Ez zea eon, tabakaleran?
-Ba, baiña ya hutsa zeon… Ez makina-eta…
-Miren: Baiñan beheko bodega hua… Ni ez nitzan izan; uain, geo, jarri dutenean ikusteko hor lehenbizitakoak joan giñan eta... Hua dena ez genun ikusi guk, ez genun ikusita hua.
-Eta horra, lanian hasteko, sirenan bat edo...?
-Miren: Bai.
-Kattalin: Bai.
-Ta nola, ze soiñu zun?
-Kattalin: A, bueno, sirena zea bat, goizeko seietan, sartzeko garaiyian. Eta gero ordu bitan ateatzeko, eta geo...
-Miren: Hamarretan geo.
-Kattalin: Hamarretan, gabian berriz. Iiiiiiiiiii… eta ba sirena normal zea bat.
-Miren: Goizeko seietatikan ordu bita; ordu bitatikan hamarreta, bi turno eoten zian; gu eondu giñanean, e. Ez dakit lehenagotikan ez dakit relebotan iten zan…
-Kattalin: Bai, bai, uste det baietz. Hamarretan sartzen zianak´e uste det baziala, e?
-Miren: Ez dakit... ez deu guk ezautu.
-Eta zuek larunbatetan... lana itia tokatu zitzaizuen zuei?
-Miren: Bai, bai, bai. Astelehetikan larunbata arte.
-Kattalin: Nik uste det beti, ez?
-Miren: Igande... bai, bai, bai.
-Kattalin: Gu... ezkondu arte, ta han lana in genun arte… nik uste larunbatian´e bai.
-Miren: Bakarrik igandetan izaten genun guk jai, besterik ezerrez ez genun.
-Eta han, e, soldata ona izaten zan ala…?
-Kattalin: Ez, ez.
-Miren: Mixeri bat.
-Kattalin: Oso oso oso gutxi.
-Miren: Baiña bueno.
-Gogoratzen dezue zenbatekua, gutxi gorabehera?
-Miren: “Dieciocho cincuenta”, hillean. Hemezortzi pezta eta berroeita hamar xentimo.
-Hillean?
-Miren: Hillean.
-Kattalin: Gue amak esaten zun bokadillotako´de ez, zeatikan klaro, bokadilloa eaman behar izaten gendun... ta bokadillotako´de ez, klaro.
-Eta hemendik nola juten ziñaten?
-Miren: Oiñez, mendiz.
-Kattalin: Mendiz, oiñez.
-Miren: Aitakin.
-Kattalin: Aitakin, e. Aitak nola lana iten zun Egian, “o sea que”… Altunanian, ba ordun beakin juten giñan ba… goizeko bostetan etxetik ateata.
-Miren: Bai.
-Aitak lana iten zun tokiyan, e… ze iten zuten, kanposanturako-ta marmolezko…?
-Kattalin: Bai, bai.
-Hilerrietarako lapidak-eta…
-Miren: Bai. Eta bestela´de bai, e. Obratako ta…
-Obratako?
-Miren: Bai, bai.
-Fregaderak-eta?
-Kattalin: Bai, bai.
-Orduan elkarrekin juten ziñeten, goizeko seiretarako… Zuek beti txanda bera, goizekua?
-Kattalin: Ez.
-Miren: Goiz ta atsalde.
-Kattalin: Goiz ta atsalde. Batzutan goizetan, beste batzutan ordu bitan.
-Aste batian bat eta hurrenguan bestia?
-Miren: Bai, bai.
-Kattalin: Eta geo ordu bitan ya ordun bai, ordun ya gue gixa juten giñan, oiñez o autobusa hartzen gendun o... Bai, jeneralian autobusa hartzen gendun.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia