Donostia (Gipuzkoa)

Ezkontzeko, lana utzi behar

Ezkontzeko, lana utzi behar <p>Ezkontzean, lana utzi behar. Etxekoandre bihurtuta. Umeak, emakumeen ardura. Gizonak etxean gutxi egoten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-102-049 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ezkontzean, lana utzi behar. Etxekoandre bihurtuta. Umeak, emakumeen ardura. Gizonak etxean gutxi egoten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta zuek biyok lana utzi zenuten, ezkontzeko?
-Miren: Bai, ordun e... derriorrez utzi behar genun. Ordun firmatuazi iten ziguten papertxo bat esanez ez giñala bueltatuko gehiyo.
-Kattalin: Bueno, alargun gelditzen baldin bagiñan...
-Miren: Ordun bai. Alargun geatzen balin baziñan... baiña orduan ere bost urten edo zan, bost urteko epe batean alargun geatzen baziñan bueltatu lezakezu Tabakalera, baiño bestela ez.
-Kattalin: Ez.
-Miren: Firmatzen zenun paper bat, ezin ziñala ya bueltatu. Hori geo aldatu zan, ez?
-Bai, gero legia aldatu zan.
-Miren: Gero aldatu zala uste det.
-Kattalin: Bai, bai, bai. Bai, asko, jende asko ezkondutakoa, asko zeon...
-Baiña orduan okurritu ere ez lanian jarraitzia…
-Kattalin: Ezta´de pentsatu´de! Etxian geldittu behar gendun. Noski.
-Miren: “Amas de casa”.
-Seme-alabak euki ta...
-Kattalin: Bai, bai, bai.
-Miren: Etxeko, etxeko...
-Etxia gobernatu?
-Miren: Etxeko emakumea, bai. Etxeko emakumea: umeak zaindu, eta gizonai dena prestatu eta... eta etxeako.
-Gizonak etxian ez zun...
-Miren: Ezer ez, ezer ez. Ezer ez. Eta geo, gaiñea, gizonezkoak mmm... billatzen zuten, e, nahiz ta lana egin, gero billatzen zuten ba edo zala ikastolako... ikastolako billerak. Zenbat ordu eta zenbat eun pasa dittuzten ikastolak aurrea ateatzeko!
-Kattalin: Buenooo.
-Miren: E, gero, politikan ere bai... Gero, deportea ere bai... E, orduan etxean haurrakin denboa oso gutxi… ba igandetan. Larunbata ta igandetan. Baiño bestela hola astean zehar gutxi eoten zian etxean. Lana in ondoren hala ere sartzen zian gero gauza askotan.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia