Asteasu (Gipuzkoa)

Emakumeak plazan; nobio kontuak

Emakumeak plazan; nobio kontuak <p>Lehen emakume bertsolaririk ez zegoen. Gizonak ere gutxi. Emakumeak tabernara ez, beti plazan. Amaritarako etxera. Neska-laguntza. Nobioa nola topatzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AST-001-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen emakume bertsolaririk ez zegoen. Gizonak ere gutxi. Emakumeak tabernara ez, beti plazan. Amaritarako etxera. Neska-laguntza. Nobioa nola topatzen zen.

Transkripzioa

- Kastigatu beharrak. Uain´e askotan hala izango dira ta. Ez dakit, ez dakit. Bersolarik ez ta pentsatu’re. Gutxi izaten zian gañuntzian gizonak e, oso gutxi.
- Ta emakumiak tabernan-ta ibiltzen zian garai haitan uain bezela?
- Juten al zian ba taberna? haik plazan festetan’e. Taberna...
- Ze iten zenuen zuek festetan?
- Gu behintzat ez giñan juten, gu hantxe ibili plazan.
- Ta erromeriok o izaten zan, dantza o zeoze?
- Bai, bai, hoi bai, hoi bai. Ta aimaritan etxea. Hala!
- Korrika.
- Bai.
- Baiño batenbatek lagunduta o?
- Batzutan, beste batzutan bate be.
- Zuek hurbil bizi ziñatelako?
- Bai. Bai ta... ze? urruti bizi zianak’e ze itten zizuen? launtzen al zizuen? Akaso batebat jungo zan, baiño...
- Ez o?
- Bai, neska-laguntzia famatuba zan ordun. Uain ez dakit, baiño ordun bai.
- [...]
- Bai, bai laguntzea juten zian. Amorratzen eoten zian! Jendia... dantzan gebiltzala han begiya jota eukitzen zuen batek baiño gehiyok, ta.
- Zuek bai jakin! “Hoi beira ai zaiak, ta hau bazetorrek eta”.
- Ta geo igual nahi ez dezuna etorriko zitzaizun.
- Hari ezetz esan.
- Haik’e, zein zan nausi.
- Ta, nik hoi askotan pentsatzen det e, nola... nobiyuak-eta nola billatzen zenittuen? holaxe, hola, begiyan txokotik? nola izaten zan hoi?
- Nobiyuak... festan begiya joko zitzaion neskai seguru asko.
- Mutillak billatzen zun nobiya? ez neskak nobiyua?
- Bueno, bitatik izango zien. Zuri’re gustatu beharko zazu, bestela, “alla cuidaus”! Baiño haik, haik, han beti eoten zian, han, zai.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia