Bergara (Gipuzkoa)

San Pedro bezperako ohiturak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-055-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

San Pedro bezperako ohiturak zeintzuk ziren. Poz handia jendearen artean. Iluntzean Salbea egoten zen eta ondoren pasakalea. Neskame eta morroi zeudenak etxera itzultzen ziren egun horretan. San Pedro eguna: danbolina, meza nagusia, kontzertua, etab. Arratsaldean erromeria.

Transkripzioa

-(San Pedro bezperan) ohitturia izeten zan, aparteko gauza bat jentian artian: poza. Eta gero illuntzian Salbia. Eta Salberako etorten zien kriau eta kriada zeren danak eta eren etxetara. Eta han eren ongietorrixak eiñ alkarri ta gero Salbera. Ta Salbetik ertendakuan, ba egoten zan pasakallia kale danetati, hasi San Pedro kalian. Ez, Beko Plazan uste dot, eta gero Bidekutzera. Eta Bidekutzian bi, "toketak" esaten gontsan, e, bi pieza, "toketak" zien orduan, bi toketa. Eta gero Goiko Plazara, ta Goiko Plazatik kuartelera; Azkonaneko aurrian beste bi pieza.
-Jentiak dantzan eitten zeban?
-Hoixe, hoixe eitten zebala dantzan!
-Jente asko egoten zan?
-Asko.
-Harek bai jaixak!
-Harek bai. Haretxek zien jaixak, eta alegriak gaiñera, e, alegriak. Eta gero akabatzen zan haura plazan, da han be eiñ beste ipursalto batzuk eta tira, konforme danok, eta danok saludau, eta urtebetian ikusi barik gendenok be bai danok eta, danok pozik.
-Anbiente ona, ezta?
-Ona, ona anbientia. Etzeuan han burrukaik eta. Eta gero San Pedro egunian, ba lelengo izeten zan danboliña, kaleik kale; goizian, e, diania, eta gero bandiak eitten zeban rekorridua. Gero meza nausittara. Meza nausittara joaten zan aiuntamentua "en corporación", esaten zan bezelaxe. "En corporación", danok, e, aiuntamentua. Eta gero, meza nausixa akabatzen zanerako bandia egoten zan elizpian, eta aiuntamentu danakin, aiuntamentukuekin danak aiuntamentura. Eta handik eitten zeben luntxa. Eta gero konziertua, baiña konzertu haundixa, e, bandiana.
-Goiko Plazan?
-Behekuan, Beheko Plazan.
-Egon zan ba urte batzuk Goiko Plazan be joten zebena. Etza akordatzen bandiak zela joten zeban?
-Atsaldian-da bai.
-Konziertua Beheko Plazan?
-Konziertua beti Beheko Plazan jo izen da. Eta halaxe, ederki pasatzen zan orduan. Hurrengo eguna.
-Atsaldian erromeixia?
-Atsaldian erromeixia, haura San Pedro kalian, e.
-Goiko Plazan, ez?
-Goiko Plazan, baiña gure kalian be ein bihar izeten zan pasiaria. Pasiadak, handik pasau eta Goiko Plazara. Eta Goiko Plazan bi pieza ero eiñ eta berriz gure kaletik atzera Goiko Plazara. Ta holaxe. Gabian be igual.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia